Miran
Miran | |
---|---|
Datuak | |
Estatu burujabe | Txinako Herri Errepublika |
Eskualde autonomo | Xinjiang |
Prefektura autonomo | Bayin'gholin Mongoliar Prefektura autonomoa |
Konderri | Ruoqiang County |
Eskualdea | Xinjiang |
Koordenatuak | 39°14′03″N 88°56′22″E / 39.2342°N 88.9394°E |
Historia | |
Garaia | II. mendea |
Uztea | IX. mendea |
Miran (txineraz: 米兰遗址; pinyineraz: Mǐlán yízhǐ) Txinako ipar-mendebaldean dagoen Xinjiang probintziako antzinako oasi-hiri bat izan zen, Zetaren Bidean pausaleku garrantzisua izan zena. Gaur egun hondarrak baino ez daude eta basamortuak ia erabat estali du[1].
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Zetaren Bideko karabanek Taklamakan basamortua ekiditeko ibilbidea bitan banatzen zuten, iparraldeko bidea, erabiliena, eta hegoaldekoa. Tarim arroaren hegoaldean zegoen oasi segidako hirietako bat izan zen Miran. Shanshan erresumak biltzen zituen eskualde honetako hiriak eta III. eta IV. mendeetan Miranek garrantzia handia hartu zuen. Estupa budista ugari zituen hiriak.
IV. mendean inguruan Tarim ibaiaren ibilbidea aldatu egin zen eta ur eskasiak hiriaren gainbehera ekarri zuen. Shanshan erresuma hainbat talde nomadek inbaditu zuten (Tuyuhun, Rouran, Dingling...) eta V. menderako Miran hiria hustu bertan behera gelditu zen. Tang dinastiaren garairako (VII. mendea) hondarrak baino ez ziren gelditzen.
VIII. mendean An Lushan matxinadak Tang inperioa asko ahuldu zuen eta mendebalde urruneko eremu hauen kontrola eskastu egin zela aprobetxatuz tibetarrek Tarim arroa konkistatzearei ekin zioten. Miran herriaren hiondarren gainean gotorlekua eraiki zuten, Tibet goiordokirako ibilbidea bertatik pasatzen baitzen. IX. mendearen erdialderarte izan ziren bertan.
Arkeologia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mirango gotorlekuak oinarri errektangularra zuen eta inguruan monasterio budista bat eta hainbat estupa zituen[1]. Bertan aurkituriko tresna eta objetuek argi uzten dute Zetaren Bidean geltoki garrantzitsa izan zela. Budismoaren arte objetu ugari aurkitu dira, eskulturak, margoak eta abar[2]. Estilo erromanikoaren zantzuak ere aurkitu dira, Tita (Titus) izeneko margolari batetaz ere hitzegiten da, Erromatik Zetaren Bidean zehar Miranera iritsiko zena[3].
Espedizio arkeologikoak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Nikolay Przhevalsky (1876): Lop Nor aintziraren ertzean kokaturik zegoen antzinako hiri baten berri eman zuen[4].
- Ellsworth Huntington (1905): Gotorlekua, monasterioa eta bi estupa dentifikatu zituen.
- Aurel Stein (1906-1907): Gotorlekuan indusketak egin zituen eta 44 gela aurkitu zituen. Fresko eta stucco budistak aurkitu zituen[5].
- Ōtani Kōzui kondea (1902 eta 1910): Textu budistak, hormirudiak eta eskulturak bildu zituzten bi espedizio antolatu zituen[6].
- Aurel Stein (1914)
- Huang Wenbi (1957-1958)
- Xinjiang museoko talde bat (1973)
- Huang Xiaojing and Zhang Ping (1978-1980): Xinjiang museoko kideak ziren eta espedizio garrantzitsuena izan zen. 8 estupa, 3 tenplo, 2 dorre, etxebizitzak, hilobiak, labeak eta galdaketak aurkitu zituzten.
- Xinjiang museoko talde bat (1988)
- Wang Binghua (1989)
- Christa Paula (1989)
- Peter Yung (1996)
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Gotorlekuaren hondarrak.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Ingelesez) Library, British. (2004). The Silk Road: Trade, Travel, War and Faith. Serindia Publications, Inc. ISBN 9781932476132. (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
- ↑ «Chinastage -- Destination Guides - Asia - China - Northwest - Xinjiang - Southern Silk Road» web.archive.org 2007-09-29 (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
- ↑ «TWO ASPECTS OF SERINDIAN ART» www.asianart.com (Noiz kontsultatua: 2019-11-03).
- ↑ Przhevalsky, Nikolai Mikhailovich. (1879). From Kulja, across the Tian Shan to Lob-Nor. London: Sampson Low..
- ↑ Stein, Mark Aurel. (1921). Serindia. Oxford: Clarendon..
- ↑ Sugiyama, Jiro. (1971). Central Asian Objects brought back by the Otani Mission. Tokyo National Museum..