Mildred Pierce (1945eko filma)
Mildred Pierce 1945eko filma da, Michael Curtizek zuzendua eta Joan Crawford, Jack Carson, Zachary Scott, Eve Arden, Ann Blyth eta Bruce Bennett aktoreek antzeztua. James M. Cain idazlearen izen bereko eleberrian oinarrituta dago (1941), eta egokitzapena Ranald MacDougall eta kredituetan agertu ez ziren William Faulkner eta Catherine Turneyandena izan zen.
MGM estudioak utzita, Mildred Pierce Joan Crawfordek Warner Bros.-en egin zuen aurreneko lana izan zen. Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria jaso zuen egindako antzezpenegatik.
Argumentua
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filmaren hasierak Mildred Pierceren (Joan Crawford) senarra den Monte Beragon (Zachary Scott) nola tirokatzen duten erakusten digu, eta hil aurretik Mildred izena ahoskatzen entzuten dugu; hiltzailea, ordea, nor den ez dakigu. Polizia-etxean ustezko hiltzailea Bert Pierce (Bruce Bennett) dela esaten dio poliziak Mildredi; Bert Mildreden lehenengo senarra izandakoa da. Hona helduta hainbat flashback-en bitartez, andrearen bizitzaren gorabeherak ezagutzeko aukera izango dugu.
Antzezleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Joan Crawford – Mildred Pierce Beragon
- Jack Carson – Wally Fay
- Zachary Scott – Monte Beragon
- Eve Arden – Ida Corwin
- Ann Blyth – Veda Pierce Forrester
- Butterfly McQueen – Lottie
- Bruce Bennett – Albert "Bert" Pierce
- Lee Patrick – Maggie Biederhof andrea
- Moroni Olsen – Peterson inspektorea
- Veda Ann Borg – Miriam Ellis
- Jo Ann Marlowe – Kay Pierce
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- National Board of Review: Emakumezko aktore onena, Joan Crawford; 1945.
- Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria, Joan Crawford; 1946.
Izendapenak
- Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria, Eve Arden
- Emakumezko bigarren aktore onenaren Oscar Saria, Ann Blyth
- Argazkigintza onenaren Oscar Saria, Ernest Haller
- Film onenaren Oscar Saria, Jerry Wald
- Egokitutako gidoi onenaren Oscar Saria, Ranald MacDougall
1996an Ameriketako Estatu Batuetako Kongresuko liburutegiak betiko gordetzeko lantzat hautatu zuen.
Filmaren gainean irakurtzeko proposamenak
- Cook, Pam. "Duplicity in Mildred Pierce," in Women in Film Noir, ed. E. Ann Kaplan (London: British Film Institute, 1978), 68–82 orr.
- Jurca, Catherine. "Mildred Pierce, Warner Bros., and the Corporate Family," Representations, 77. liburukia, 1. zk., (2002ko negua), 30–51 orr. in JSTOR
- Nelson, Joyce. "Mildred Pierce Reconsidered," Film Reader 2 (1977): 65–70 orr.
- Robertson, Pamela. "Structural Irony in 'Mildred Pierce,' or How Mildred Lost Her Tongue," Cinema Journal 30. liburukia, 1. zk., (1990eko udazkena), 42–54 orr. in JSTOR
- Sochen, June. "'Mildred Pierce' and Women in Film," American Quarterly, 1978ko urtarrila, 30. liburukia, 1. zk.,3–20 orr. in JSTOR
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Mildred Pierce IMDb atarian
Audioa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Mildred Pierce Lux Radio Theater saioan: 1949ko ekainaren 6a
- Mildred Pierce Lux Radio Theater saioan: 1954ko ekainaren 14a
- 1945eko filmak
- Michael Curtizek zuzendutako filmak
- Ranald MacDougallek idatzitako filmak
- James Cainek idatzitako filmak
- William Faulknerrek idatzitako filmak
- Albert Maltzek idatzitako filmak
- Joan Crawfordek antzeztutako filmak
- Jack Carsonek antzeztutako filmak
- Zachary Scottek antzeztutako filmak
- Ann Blythek antzeztutako filmak
- Eve Ardenek antzeztutako filmak
- Butterfly McQueenek antzeztutako filmak
- Bruce Bennettek antzeztutako filmak
- Lee Patrickek antzeztutako filmak
- Charles Trowbridgek antzeztutako filmak
- James Flavinek antzeztutako filmak
- Joyce Comptonek antzeztutako filmak
- Veda Ann Borgek antzeztutako filmak
- Bess Flowersek antzeztutako filmak
- Jack Mowerrek antzeztutako filmak
- Fred Kelseyk antzeztutako filmak
- Frank O'Connorrek antzeztutako filmak
- Clancy Cooperrek antzeztutako filmak
- Warner Bros.ek ekoitzitako filmak
- Ameriketako Estatu Batuetako filmak
- Emakumezko aktore onenaren Oscar Saria irabazi duten filmak
- Max Steinerren soinu bandadun filmak