Miarritzeko Zinema Latinoamerikarraren Jaialdia
Itxura
Miarritzeko Zinema Latinoamerikarraren Jaialdia | |
---|---|
Datuak | |
Mota | Zinemaldia |
Herrialdea | Frantzia |
Historia | |
Sorrera | 1979 |
webgune ofiziala![]() ![]() ![]() ![]() |
Miarritzeko Zinema Latinoamerikarraren Jaialdia (frantsesez: Festival Biarritz Amérique latine) 1979tik urtero Biarritzen egiten duten nazioarteko zinemaldia da,[1] herritarren artean latinoamerikar zinema eta kultura sustatzeko eta Latinoamerikako errealizadoreei banaketa eta koprodukzio aukerak eskaintzeko.[2][3]
Deskribapena
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Miarritzeko Zinema Latinoamerikarraren Jaialdiak film luzeak, film laburrak eta dokumentalak erakusten ditu. Urtero lehiatzen diren filmez gain, jaialdiak hainbat gairi buruzko omenaldiak eta atzera begirakoak aurkezten ditu. Latinoamerikako kultura ere ezagutu nahi du, literatura-topaketak, argazki-erakusketak eta hitzaldi akademikoak eginez.
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Jaialdian, besteak beste, honako sari hauek banatuko dira:
- Film onenaren HUG saria
- Epaimahaiaren saria film onenari
- Emakumezko aktore onena
- Gizonezko aktore onena
- Zinema Kritikarien Frantziako Batasunaren Saria
- HUG saria dokumental onenari
- HUG saria film labur onenari
- Urrezko Makila edo Makhila d'Or
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Auñamendi. (1985). Festival de Biarritz. Cinémas et Cultures d' Amérique Latine. .
- ↑ (Gaztelaniaz) «Festival Biarritz Amérique Latine tiene abierta su convocatoria» Recursos Culturales 2019-4-3.
- ↑ (Gaztelaniaz) «Presencia colombiana en el Festival de Biarritz» Proimágenes Colombia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
![]() |
Artikulu hau zinemari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz. |