Edukira joan

Merkatu plaza

Wikipedia, Entziklopedia askea
Merkatu plaza
hall (en) Itzuli, azoka, retail building (en) Itzuli eta market (en) Itzuli

Merkatu plaza edo azoka plaza oinarrizko gaiak, gehienetan elikagaiak, saltzen diren esparru eta merkatu bat da, eraikin estalia normalean. Merkatu plaza bateko saltoiak banakako postuak izan ohi dira osatzen dituzte, eta produktu freskoak nagusi diren askotariko produktuak eskaintzen dituzte: haragia, frutak, barazkiak, arraina eta abar.

Auzoen edo herrien erdigunean egon izan dira, eta 19. eta 20. mendeetako eraikin espezifiko eta berezituak izan dira. Udalek edo administrazioek oro har sortutako eraikin eta instituzioak izan dira. Saltoki finkoez gain, zeinetan harategi eta arrandegiak nabarmendu daitezkeen, norbanako ekoizleek erakusmahaiak izan ohi dituzte batzuetan, produktu freskoetarako.

Hain zuzen ere, elikagai freskoen salerosketarako erreferentziazko gune esanguratsu eta sinbolikoa izan ziren 19.eya 20. mendean zehar, ekoizle eta kontsumitzaileen arteko topagune, jendartearen aktibitate sozialarentzako espazio publikoak,[1] baita kultura gastronomikoaren epizentroak, esperientzia gastronomikoak partekatzen zko tokiak eta, ildo horretatik, 21, mendean zabaldutako kontzeptu batzuen aitzindariak, hala nola kilometro zero produktuak, behin-behinekotasuna eta elikagaigintzaren jasangarritasuna.[2]

21. mendean, eraldatu egin dira merkatu plaza horietako asko, eta aldi berean, banakako saltokien tokia integratu izan da beste era bateko merkatalguneen parte gisa. Euskal Herrikoetan, itxi ez direnetan, saltokiz gutxitzen joan dira asko, eta turismo atrakzio bihurtu ere bai kasu batzuetan.[1]

Merkatu plazen eboluzioa: Donostiako Bretxako merkatuaren eraikin originala, 21. mendean merkatalgune bat; baina merkatu plaza bizi da, beste espazio batean, lurrazpiko esparru batean.

Donostiako Bretxa, eraikin originala, eta egungo merkatu plaza saltokiz osatua. Donostiako Bretxa, eraikin originala, eta egungo merkatu plaza saltokiz osatua.
Donostiako Bretxa, eraikin originala, eta egungo merkatu plaza saltokiz osatua.


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b Zabala, Ainhoa. (2015-12-31). «Azoka plazen garaiaz • ZUZEU» ZUZEU (Noiz kontsultatua: 2024-10-31).
  2. Durango, Udala. (2022). «Durangoko Udalak ‘Suk Aldatu’ ekimena martxan jarriko du, Merkatu Plaza dinamizatzeko helburuarekin» www.durango.eus (Noiz kontsultatua: 2024-10-31).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]