Edukira joan

Mayte Martín

Wikipedia, Entziklopedia askea
Mayte Martín

(2012)
Bizitza
JaiotzaBartzelona1965eko apirilaren 19a (59 urte)
Herrialdea Espainia
Hezkuntza
Hizkuntzakkatalana
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria, kantugilea eta musikaria
Jasotako sariak
Musika instrumentuaahotsa

mayte-martin.com eta maytemartin.com
IMDB: nm1892612 Last fm: Mayte+Martín Musicbrainz: b588be04-34c7-46ee-a99b-6ddcb668a9cd Songkick: 35483 Discogs: 1361732 Allmusic: mn0000336838 Edit the value on Wikidata

Mayte Martín, jaiotzez, María Teresa Martín Cadierno (Bartzelona, 1965eko apirilaren 19a) musikagilea eta flamenko-kantaria da. Arte Ederretako merezimenduaren urrezko domina eman zioten (2021).

Ibilbide artistikoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Flamenko-kantaria, bolero-kantaria eta musikagilea da. 1994an grabatu zuen Muy frágil /Oso ahula izeneko lehen diskoa flamenko tradizionaleko eta bere kantak tartekatuta. 1996an Free boleros izenburupean boleroz egindako bigarren diskoa Tete Montoliu piano-jole handiarekin batera grabatu zuen. Urte horretan bertan Bartzelonako Musika Saria irabazi zuen. 2000. urtean, Querencias izenburua duen flamenko-diskoa kaleratu zuen, Belén Maya flamenko-dantzariarekin batera aurkeztu zuen lehen ikuskizunaren musika-edukian oinarritua. Harekin batera, hainbat ikuskizun aurkeztu ditu, arte-konpainia bateratua osatuz.[1]

2002an bolero klasikoak eta bere abestiak grabatu zituen bere diskografiako laugarren lanean: Tiempo de amar, Omara Portuondo artista kubatarraren laguntzarekin. 2003an, Mayte Martín-Belén Maya konpainiak Flamenco de Cámara ikuskizuna estreinatu zuen. 2005ean eta 2006an, Mis 30 años de amor al arte ikuskizuna aurkeztu zuen. Bere ibilbide flamenkoko gaiak eta boleroak interpretatu zituen. 2005eko irailaren 22an estreinatu zen Bartzelonako Musika Katalanaren Jauregian, eta, ondoren, beste antzoki askotan jarraitu zuen.[2]

2007an, Katia eta Marielle Labèque piano-jole ahizpekin batera, De fuego y de agua izeneko proiektu berria aurkeztu zuen Federico García Lorcak, Joaquín Rodrigo, Manuel de Falla, Enrique Granados, Paco de Lucía eta Carlos Gardelen kantekin batera, Mayte Martínen errepertoriotik hartutako zenbait gai eta Joan Albert Amargósek eta Lluís Vidalek, ahotserako eta bi pianotarako moldaketen egileek, kasurako idatzitako beste batzuk. Proiektu hau diskoan argitaratu zen 2008ko udan: De fuego y de agua (KML, 2008).[3]

2009an, Mayte Martinek alCANTARa MANUEL ikuskizuna argitaratu eta disko bihurtu zuen, Malagako Manuel Alcántara poetaren bertsoekin. José Luis Ortiz Nuevo jaunak musikatzea agindu zion, 2007an Malagako bi urtez behingo flamenko-jaialdian poeta omentzeko.[4]

"Procuro olvidarte" boleroaren bertsioa 2010ean Carles Boschek zuzendu zuen alzheimerrari buruzko Bicicleta, cuchara, manzana [5] dokumentalaren soinu-bandan ageri da.

2012an, boleroen eta maitasun-abestien diskoa kaleratu zuen Cosas de dos zuzenean grabatu zen, 2012ko maiatzaren 11n eta 12an, Bartzelonako Luz de Gas aretoan.

2013ko urtarrilaren 24an, Por los muertos del cante ikuskizuna estreinatu zuen Bartzelonako Las Arenas kupulan, bere bizitzan hunkitu duten kantu batzuk birsortuz.[6]

2017an, Tempo Rubato disko berria ekoizten hasi zen crowdfunding prozeduraren bidez

Diskografia ofiziala

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Muy frágil/ Oso ahula (1994)
  • Free boleros/ Free boleros (1996), Tete Montoliurekin
  • Querencia/ Nahia (2000)
  • Tiempo de amar/ Maitasun-denbora (2002)
  • De fuego y de agua / Suzkoa eta urezkoa (2008), Katia eta Marielle Labèque ahizpekin
  • Al cantar a Manuel/ Manueli kantatzean (2009), Manuel Alcántara poetaren poemei buruz.
  • Cosas de dos/ Biren kontuak (2012), boleroen errepertorioa eta maitasun-abestiak.
  • Tempo Rubato (2017)

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2021ean Arte Ederretako merezimenduaren urrezko domina[7]
  • 2019an Madrilgo Komunitateko Kultura Saria[8]
  • 1996ko Bartzelonako Musika Saria
  • 1987an Meatze lanpara Cante de las Minas jaialdian.[9]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]