Maxima (musika)
Itxura
Maxima musikan biribilaren halako zortzi, karratuaren halako lau eta longaren halako bi irauten duen musika irudi bat da. Pentagraman idazterakoan, laukiluze huts bat bezala irudikatzen da, ezkerraldetik lerro bertikal bat irtetzen zaiona. Bere isiltasun baliokidea maxima isiltasuna da, pentagramako bigarren lerrotik laugarreneraino hedatzen den karratu ilun bat bezala irudikatzen dena.