Edukira joan

Max Velthuijs

Wikipedia, Entziklopedia askea
Max Velthuijs

Bizitza
JaiotzaHaga1923ko maiatzaren 22a
Herrialdea Herbehereetako Erresuma
Lehen hizkuntzanederlandera
HeriotzaHaga2005eko urtarrilaren 25a (81 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzaknederlandera
Jarduerak
Jarduerakidazlea, diseinatzaile grafikoa, ilustratzailea, haur literaturaren idazlea, Erresistentziaren kidea eta posta zigilu diseinatzailea
Lantokia(k)Haga
Arnhem eta Haga
Jasotako sariak

kikkerfeest.nl
Musicbrainz: bda25603-2393-4d31-a236-0cfe6ac67393 Edit the value on Wikidata

Max Velthuijs (Haga, Herbehereak, 1923ko maiatzaren 22a - 2005eko urtarrilaren 25a) herbeheretar ilustratzailea da. Hans Christian Andersen saria eskuratu zuen 2004an, haur eta gazte literaturari egindako ekarpenagatik.

Haurtzarotik gustatu izan zitzaion marraztea. Bigarren Mundu Gerra garaian bere familia Amsterdamera joan zen bizitzera Academie voor Kunsten Beeldende eskolan margolaritza eta diseinu grafikoa ikasi zituen. [1] Gustuko zituen ikasketa haiek, baina bertan behera utzi behar izan zituen 1944an hiria ebakuatu behar izan zutenean.

Gerra amaitzean Hagara itzuli zen eta politika gaiei buruzko grabatuak, afixak, zigiluak, liburuen azalak, animazio filmak, iragarkiak eta telebista iragarkiak egiten hasi zen. Orduan ohartu zen benetan zer egin nahi zuen: liburuak ilustratu eta diseinatu.

Herbehereetako haur ilustratzailerik ezagunena izan zen eta hainbat sari eskuratu zituen. Bere 80 urtebetetzearekin batera, bere ibilbideari buruzko atzera begirako erakusketa egin zen 2003an. 2004an, berriz, Ilustrazioaren Hans Christian Andersen saria jaso zuen. [1]

2005eko urtarrilaren 25ean hil zen eta urtebetera bere omenezko saria sortu zuten. Orain Max Velthuijs-prijs (Max Velthuijs-sariak) banatzen dira hiru urtean behin Herbehereetako haur literaturako ilustratzailerik onenen artean. Lehenengoa 2007an banatu zen eta Mance Post ilustratzaileak jaso zuen. 2016an, berriz, Dick Bruna ilustratzailearentzat izan da saria.

Ilustratzaile ibilbidea

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ilustratzaile ibilbidea 1962an hasi zuen, Herbehereetako argitaletxe batek haurrentzako errima liburu ezagun bat ilustratzeko eskatu zionean: Versjes die wij nooit vergeten (Inoiz ahaztuko ez ditugu errimak). Lehenago beste zenbait ilustratzaile ezagunek ere ilustratutako liburua zen, baina liburuaren hamargarren edizioa, Velthuijs-en ilustrazioak zituena, berezia izan zen. [1]

1969an idatzi eta ilustratu zuen Der Junge und der Fisch liburuak eman zion nazioarteko ospea. Liburu horrekin, hain zuzen, Bratislavako Ilustratzaileen Biurtekoko Urrezko Sagarra eskuratu zuen 1971n, eta Treize saria (Frantzia). [2]

Kikker edo euskarara itzulitako Igela bilduma izan da bere lanik ezagunenetarikoa Igela eta arrotza, Igela beldurrez dago, Bai ausarta dela igela eta Igela igela da. [2]

Euskarara ekarritako lanak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Krokodilo margolaria (1993)
  • Igela eta arrotza (1994/2014)
  • Igela beldurrez dago (1995/2014)
  • Bai ausarta dela igela (1996/2014)
  • Igela igela da (2014)

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b c (Ingelesez) Max Velthuijs. (Noiz kontsultatua: 2016-06-14).
  2. a b (Nederlanderaz) Biografie. (Noiz kontsultatua: 2016-06-14).

Kanpo loturak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Max Velthuijs-en web gune ofiziala