Edukira joan

Marta Reyero

Wikipedia, Entziklopedia askea
Marta Reyero

Bizitza
Jaiotzako izen-deiturakMarta Reyero Echevarría
JaiotzaLeon1965eko azaroaren 18a (59 urte)
Herrialdea Espainia
Talde etnikoaMediterranean race (en) Itzuli
Lehen hizkuntzagaztelania
Hezkuntza
HeziketaGizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatea
(1983 - 1988) Q67146338 Itzuli
Oviedoko Unibertsitatea
(1988 - 1989) Licenciatura degree (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
ingelesa
frantsesa
Jarduerak
Jarduerakkazetaria eta telebista aurkezlea
Enplegatzailea(k)PRISA taldea  (1988, 1992 -  1990, 2010)
Radiotelevisión Española  (1990 -  1992)
Mediaset España  (2011 -
Jasotako sariak
Marta Reyero (jarrita, 1.a ezkerrean).Errefuxiatuak, LGTBa, arrazakeria eta haurtzaroaren aurkako indarkeria, Foroaren hirugarren saioaren ardatzak, 2018.11.08

Marta Reyero Echevarría (León, 1965eko azaroaren 18a) leondar kazetaria eta telebista aurkezlea da.[1][2][3]

Umetatik Asturias probintziako Oviedo hiriburuan hazi zen. Filosofia eta Letrak ikasi zituen Oviedoko Unibertsitatean, eta Kazetaritzako lizentziatura lortu zuen Euskal Herriko Unibertsitatean.

1988 eta 1990 artean hasi zuen bere kazetaritza-ibilbidea SER Gijónen, Radio Asturias Cadena SERen eta Radio Minuto Asturiasen, saio aurkezle lanetan.

1990ean TVE-Asturiasen hasi zen. 1990 eta 1992 bitartean, kultura-saio bat eta nekazaritza- eta arrain-sektoreari buruzko beste bat aurkeztu zituen.

Madrilera joan eta Hora 25 saioan lan egin zuen, orduan Carlos Llamasek zuzentzen zuena, baita Cadena SER irratian ere, 1992 eta 1994 bitartean.[4] Kate berean Hora 20 editatu eta aurkeztu zuen.

1994an sartu zen Sogecablen, Redacción albistegian lehenik (Canal+ katean), 1998an CNN+[5] katearen gaueko edizioan, eta aldi berean, kate horretan zinema saioa aurkeztu zuen, Estrenos. Halaber, Código+ Belfast saioan (Ipar Irlandako bake-prozesua) lan egin zuen, Espainiako eta atzerriko hauteskunde-prozesuak estali ditu, erredaktore eta aurkezle lanetan, eta Canal+eko 21:30eko albistegia aurkeztu du.

2005ean Cuatro katera pasatu zen, Sogecableko kate irekira, eta bertan albistegien arloan egin zuen lan. 2005eko azaroa eta 2006ko abuztua bitartean, eguerdiko Noticias Cuatro saioaren edizioa aurkeztu zuen Marta Fernández Vázquezekin batera, eta 2006ko irailetik aurrera, asteburuetako edizioak aurkeztu zituen Miguel Angel Oliverrekin batera. 2014ko irailetik aurrera, Roberto Arcerekin lan egin zuen. 2019ko otsailetik 2024ko urtarrilera arte Cuatroren asteburuko edizioak aurkeztu zituen Arcerekin batera. 2024ko urtarrilean, asteburuko Noticias Cuatro bi edizioak aurkeztu zituzten berriro, albistegiak Mediaset Españako bigarren kanalera itzuli baitziren.[6]

Zinemari eta telebistari buruzko artikuluak ere argitaratu ditu El País egunkarian eta Cinemanía eta Cajastur aldizkarietan, eta Soldados de Salamina, La balsa de piedra, Picasso y sus mujeres eta El corazón del guerrero film eta dokumentaletan parte hartu du.

Sariak eta aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • 2011n, Urrezko Antena jaso zuen, Telebista kategorian.[7][3]

Telebista-saioak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Urtea Saioa Katea Oharrak
1994-1998 Redacción Canal+ Aurkezlekidea
1998-2005 Edición Nocturna CNN+ Aurkezlea
2005-2006 Noticias Cuatro 1 Cuatro
2006-2019; 2024-... Noticias Cuatro Fin de semana
2019-2024 Cuatro al día Fin de semana

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]