Marie Paradis
Marie Paradis | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Saint-Gervais-les-Bains, 1779ko otsailaren 12a |
Herrialdea | Sardiniako Erresuma |
Heriotza | Les Houches, 1839ko martxoaren 23a (60 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | mendigoizalea eta Neskamea |
Marie Paradis (Chamonix, Frantzia, 1778 – 1839) Mont Blanc-era igo zen lehen emakumea izan zen eta lehen emakumezko mendigoizaletzat jotzen da historian.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Paradis emakume pobrea zen eta Chamonixen bizi izan zen, hiria Sardiniako erresumaren zati zela. Aterpetxe bat kudeatzen zuen bertan.[1]
1808ko uztailaren 14an, Jacques Balmat mendi-gidaria lagun zuela igo zen Paradis Mont Blanc-era, Europako mendirik altuena bera.[2] Espedizioa Grand-Mulets-en kanpatu zen; azken igoeran Paradis nekatu eta gidarien laguntza behar izan zuen.[3] Gailurrera iritsita, akituta, birikietako arazoak izan zituen eta ez zen gai hitz egin edo ikusteko. Lagunei erregutu zien utz zezaten bakarrik mendian; hala ere, bere onera etorri zen azkenean. Gertaera gogoangarria izan zen hura emakumezkoen alpinismoan zein alpinismo orokorraren historian.[1]
Bizipen horiei buruz idatzi zuen Paradisek berak 1809an eta lorpenak dirutza ederra ekarri zion, Le Brond mendigoizale irlandarraren esanetan.[4] Harrezkeroztik, “Mont Blanc-eko Maria” izena eman zioten eta, Charles Edward Matthews-ek Mont Blanc-eko Analetan dioenez , Paradisen arrakastak adorea eman zien gainontzeko mendigoizaleei Mont Blanc-era igotzeko.[5][3]
Mont Blanc-era igo zen bigarren emakumezkoa Henriette d'Angeville izan zen, 30 urte geroago, 1.838an alegia. Marie Paradisek zoriondu egin zuen,[6] baina mendigoizale gazteari aitortu zitzaizkion lehen emakumezkoa izateko meritu eta ohorea, hori faltsua izan arren. Ziur aski, horren arrazoia d´Angeville-ren jatorri noble eta frantsesa izan zen.[7]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b (Gaztelaniaz) Motorpress. «Pioneras de la aventura: 9 mujeres para la historia | Reportajes | Revista Oxigeno».. www.revistaoxigeno.es.
- ↑ (Ingelesez) Brown, Rebecca A.. (2002). Women on High: Pioneers of Mountaineering. Appalachian Mountain Club Books, 3-11 or. ISBN 1-929173-13-X..
- ↑ a b (Ingelesez) Mathews, Charles Edward. (1898). The annals of Mont Blanc. , 118-119 or..
- ↑ (Ingelesez) Le Blond, Aubrey. (1903). True tales of mountain adventures for non-climbers young and old. , 203-204 or..
- ↑ (Ingelesez) Clark; Jackson, Edmund; H. H.. (1826). Ascents of Mont Blanc. Colburn's New Monthly Magazine, 24-25 or..
- ↑ (Ingelesez) Brown, Rebecca A.. (2002). Women on High: Pioneers of Mountaineering. Appalachian Mountain Club Books, 26-28 or. ISBN 1-929173-13-X..
- ↑ (Gaztelaniaz) Marie Paradis, la primera mujer en subir al Mont Blanc «en Nonstop». Nonstop. 4 de julio de 2013..