Edukira joan

María Sánchez Arbós

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Sánchez Arbós
Bizitza
JaiotzaHuesca1889ko urriaren 31
Herrialdea Espainia
HeriotzaMadril1976ko abuztuaren 15a (86 urte)
Hobiratze lekuaMadrilgo hilerri zibila
Familia
Ezkontidea(k)Manuel Ontañón Valiente (en) Itzuli
Seme-alabak
Hezkuntza
HeziketaResidencia de Señoritas (en) Itzuli
Hizkuntzakgaztelania
Jarduerak
Jarduerakirakaslea eta pedagogoa

María Sánchez Arbós (Huesca, 1889ko urriaren 31Madril, 1976ko abuztuaren 15a) espainiar maistra eta pedagogoa izan zen, Institucion Libre de Enseñanza erakundeari lotua.[1]

Manuel Sánchez Montestruc Huescako Udaleko idazkariaren eta Paciencia Arbós Campañaren alaba. 1920an Manuel Ontañonekin ezkondu zen. Senar-emazteek bost seme-alaba izan zituzten, besteak beste, María Juana Ontañón arkitektoa.

Huescako Eskola Normalean eta Zaragozako Maistren Goi Eskolan egin zituen irakasle ikasketak, eta bertan lortu zuen goi-mailako maistra titulua 1911n.

1912an, Madrilgo Errektoretzak deitutako oposizioak gainditu zituen, eta La Granja de San Ildefonso eskolako plaza lortu zuen. Herri hau Madrildik hurbil zegoenez, hitzaldi eta erakusketetara joan zen, eta, hala, Museo Pedagogiko Nazionalera egindako bisita batean, Manuel Bartolomé Cossío entzuteko aukera izan zuen, laster Irakaskuntza Erakunde Askearen idealekin bat eginez. 1915 eta 1919 artean Letren Espezialitatea egin zuen Madrilgo Irakasleen Goi Ikasketa Eskolan. Urte haietan María de Maeztuk zuzendutako Señoritas egoitzan bizi izan zen, eta han ILEkin lankidetza zuzenagoa izan zuen.

María Sánchez Arbós eta Manuel Ontañonen hilobia Madrilgo hilerri zibilean

1920 eta 1925 bitartean, María Sánchezek La Lagunan (Tenerife) lan egin zuen Eskola Normaleko [2][6] eta Batxilergoko Institutuko irakasle gisa. 1926an, Huescako Eskola Normalean sartu zen, eta 1930era arte egon zen han. Urte hartan, Madrilera joan zen Menéndez Pelayo ikastetxean maistra gisa lan egitera, eta hiru urte geroago, zuzendari gisa, Francisco Giner Eskolan;han egon zen 1936an.

Espainiako Gerra Zibila amaitzean, Maria Sánchez Errepublikako maisuen arazketen biktima izan zen, eta hiru hilabetez kartzelaratu zuten 1939an. Denboraldi horretan, Bentetako kartzelan neska adingabeen atalean preso gazteenentzako eskola sortzea lortu zuen. Santa Maria Eskola izena jarri zioten. Halaber, Matilde Landa lagunari "emakume zigortuen bulegoa" sortzen lagundu zion, emakume presoei lege-babesa emateko. Altzariak egurrezko kaxak eta idazmakina ziren.[2]

1941ean, auzitegi militar batek epaitu ondoren, maisu-maistren kidegotik bota egin zuten, eta 1952 arte ez zuten birgaitu.

1953an, Daganzoko eskolan (Madril) denbora labur bat egin eta gero, ez zailtasunik gabe, Maria Madrilera itzuli zen Isabel La Catolica institutura, eta han lanean aritu zen 1959an erretiroa hartu zuen arte.

Aintzatespenak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

2017an, Madrilgo Udalak kale bat eskaini zion Valdezartzako barrutian, errepublikako maistren lan pedagogikoa aitortzeko.[3]

  • 1961:Mi diario (Nire egunkaria). Mexiko: [s. n.], 1961 (Merkataritza-tipografia). 1999an eta 2006an Zaragozan (Espainia) berrargitaratu zuen Caja de Ahorro de la Inmaculadak, Victor M. Juan Borroy eta Antonio Viñao Fragoren eskutik.
  • 1977:Recuerdos de una maestra (Maistra baten oroitzapenak). Libre de Enseñanza erakundearen mendeurrenean (orr., 19-21). Madril: Tecnos.
  • 2007:Una escuela soñada (Ametsetako eskola) testuak. Elvira Ontañónen eta Víctor M. Juan Borroyren edizioa eta sarrera-. Madril: Biblioteca Nueva.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Torres, Publicado por María. 899. María Sánchez Abós, maestra. (Noiz kontsultatua: 2022-03-19).
  2. Pisón, Ignacio Martínez de. (2005-09-18). Historia de dos maestras. ISSN 1134-6582..
  3. «Comisionado plantea definitivamente cambiar 52 calles tras 80 alegaciones de las Juntas de Distrito» La Vanguardia 27 de abril de 2017.

Bibliografia gehigarria

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Sancho García, Isabel (2011). Vida de María Sánchez Arbós. Madrid: Eila. ISBN 9788493835668

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]