María Pineda
María Pineda | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Málaga, 1960ko azaroaren 7a |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | Málaga, 2015eko apirilaren 4a (54 urte) |
Heriotza modua | berezko heriotza: minbizia |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | ekintzailea eta modeloa |
![]() ![]() |
María Pineda (Malaga, 1960ko abenduaren 12a – Ibídem, 2015eko apirilaren 4a)[1] espainiar modelo eta enpresaburua izan zen, eta, gainera, noizbehinkako aktore lanen bat egin zuen.[2][3][4][5]
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1978an ezagutarazi zen, 17 urte zituela, Miss Espainia lehiaketako lehen ohorezko dama izan zenean. Haren ospea areagotu egin zen Joaquín Cortés flamenko-dantzariarekin harreman sentimentala (1994-1996) hasi zuenean. Ordutik, prentsaren eta bihotzeko programen ohiko aurpegia izan zen. Telebistako aktore eta programetako laguntzaile ere aritu zen lanean urte askoan.
2009an, 48 urte zituela, minbizia diagnostikatu zioten. Esan zuenez, bere senide asko hil ziren gaixotasun horren ondorioz, besteak beste ama 1988an. Neba,1987an hil zen, 18 urte zituela zirkulazio-istripu baten ondorioz.
Maria 2015eko apirilaren 4ko gauean hil zen 54 urterekin, birikietako minbiziaren aurkako sei urteko borroka luzearen ondoren. Bere bikotekidea Emilio Molina enpresaburua zen. 2015eko apirilaren 5ean erraustu zen, Malagako udal hilerrian.[6]
Filmografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1992, Una estación de paso, Gracia Querejeta.
Telebista
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 2001 - 2014, Pasapalabra (31 saiotan lehiakidea)
- 2013, Gauza bat esan nahi dizut (gonbidatua)
- Deluxe (3 elkarrizketa)
- 2003, La isla de los famosos (2. finalista, 53 egun elkarrekin bizitzen)
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «María Pineda | Actress» IMDb (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) «Muere la modelo María Pineda tras una ardua lucha contra el cáncer» El Mundo 2015-04-04 (Noiz kontsultatua: 2015-04-04).
- ↑ (Gaztelaniaz) «La modelo María Pineda muere de cáncer a los 54 años» ElHuffPost 2015-04-04 (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) Digital, Periodista. (2015-04-04). «La modelo María Pineda fallece a los 54 años de edad de cáncer de pulmón» Periodista Digital (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) elcorreo.com. (2015-04-04). «Muere la modelo María Pineda a los 54 años» El Correo (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).
- ↑ (Gaztelaniaz) España, Vogue. (2015-04-04). «Muere la modelo María Pineda» Vogue España (Noiz kontsultatua: 2024-06-30).