Edukira joan

María Capovilla

Wikipedia, Entziklopedia askea
María Capovilla

Bizitza
JaiotzaGuayaquil1889ko irailaren 14a
Herrialdea Ekuador
HeriotzaGuayaquil2006ko abuztuaren 27a (116 urte)
Heriotza moduaberezko heriotza: pneumonia
Jarduerak
Jardueraketxekoandrea

Find a Grave: 15534313 Edit the value on Wikidata

María Esther Heredia Lecaro de Capovilla edo María Capovilla (Guayaquil (Ekuador), 1889ko irailaren 14a - Guayaquil (Ekuador), 2006ko abuztuaren 27a) 116 urterekin (eta 347 egun) hil zen ekuatoriana bat izan zen, Guinness Errekorrak munduan bizirik irauten zuen pertsona zaharrena bezala errekonozituta zuena.

María Esther Heredia Lecaro Guayaquilen jaio zen, Ekuadorren, 1889ko irailaren 14an. Aita koronel izan zen eta goi mailako jende artean hazi zen Maria.

1917an, Antonio Capovillarekin ezkondu zen, 1949an hilko zena. Antonio italiarra zen jatorriz, baina Polan jaio zen, Austria-Hungariako Inperioan, (gaurko Pula, Kroazia). 1894an, Txilera joan zen eta, 1910ean, Ekuadorrera. Lehen emaztea hil eta gero, Mariarekin ezkondu zen eta 5 seme-alaba izan zituzten. Horietako 3 bizirik zeuden Maria hil zenean: Hilda (81), Irma (80) eta Anibal (78). 12 hiloba ere bazituen eta 22 biloba.

100 urte zituenean, Maria ia hilen egon zen eta oliadura jaso zuen, baina osasunak hobera egin zuen.

2005ean, 116 urteko emakumea ondo zegoen; telebista ikusten zuen, egunkaria irakurri eta bastoirik gabe ibiltzen zen. Etxetik atera gabe egon zen heriotza aurreko bi urteetan eta Hilda, alaba zaharrenarekin, bizi zen.

2006ko martxoan, Capovilla izurratuta zegoen eta, jada, ezin zuen egunkaria irakurri. Ez zuen hitz egiten ezta oinez ibili ere, bi pertsonen laguntzaz ez bazen behintzat. Aulkian eseri eta abanikatu egiten zuen, hori bai. Horrela jarraitu zuen 2006ko abuztuaren azken astean, 117 urte betetzear zegoenean, neumonia batek hartu zuen arte. Capovilla sekula bizi izan den bostgarren pertsona adin gehienduna zen.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]