Edukira joan

Malatya

Koordenatuak: 38°21′02″N 38°18′34″E / 38.35062°N 38.3094°E / 38.35062; 38.3094
Wikipedia, Entziklopedia askea
Malatya
Malatya
metropolitan municipality in Turkey (en) Itzuli
Administrazioa
Herrialdea Turkia
ProbintziaMalatya
Izen ofizialaМalatya
Jatorrizko izenaMalatya
Posta kodea44000
Geografia
Koordenatuak38°21′02″N 38°18′34″E / 38.35062°N 38.3094°E / 38.35062; 38.3094
Map
Azalera1.582 km²
Altuera954
Demografia
Biztanleria426.381 (2012)
Dentsitatea462 bizt/km²
Informazio gehigarria
Ordu eremuaUTC+03:00
Hiri senidetuakLefka (en) Itzuli, Baton Rouge, Bukhara eta Saarbrücken
Matrikula44
Hizkuntza ofizialaturkiera
http://www.malatya.bel.tr/

Malatya[1] (armenieraz: Մալաթիա Malat'ya; antzinako grezieraz: Μαλάτεια, Malateia; asirieraz: ܡܠܝܛܝܢܐ‎, Malīṭīná) Turkia hego-ekialdeko hiri bat da, izen bereko Malatya probintziako hiriburua. Antitaurus mendien magalean dago hiria, 954 metroko altueran.

Gaur Malatya dagoen inguruetan gizakia orain dela 6.000 urte inguru bizi zen jada. Brontze Aroan Isuwa Erresumako administrazio-gunea izan omen zen. Adituek diotenez, idazkerarik ez izateak galdu zuen administrazio-indarra eta eragina. Gerora hititen lurraldea izan zen, eta Milid izena zuen hiriak. Erromatarren garaian Melitene izenez deitzen zioten[1].

Edonola dela ere, gaur egungo hiri modernoa antzinako Malatya hiri zaharretik 50 km ingurura dago.

1100. urtean, Lehenengo Gurutzadaren testuinguruan Meliteneko gudua jazo zen non danishmendiarrek gurutzatuak menderatu zituzten. 1891an lurrikara batek hiria suntsitu egin zuen. 1893. urtean, berriz, armeniarrek sarraskiak eta harrapaketak jasan behar izan zituzten; 1915ean, Armeniar genozidioan, berriro armeniarrek hilketak eta lapurretak jasan zituzten.

    Datu klimatikoak (Malatya)    
 Hila   Urt   Ots   Mar   Api   Mai   Eka   Uzt   Abu   Ira   Urr   Aza   Abe   Urtekoa 
Erregistraturiko tenperatura maximoa (°C) 14.2 18.6 27.2 33.7 36.0 40.0 42.2 41.5 38.8 33.1 25.0 18.0 '
Batez besteko tenperatura maximoa (°C) 3.7 6.1 12.0 18.6 23.9 29.7 34.2 34.0 29.3 21.5 12.4 5.7 19.3
Batez besteko tenperatura minimoa (°C) -2.6 -1.7 2.4 7.6 11.7 16.3 20.1 20.0 15.5 9.9 3.6 -0.6 8.5
Erregistraturiko tenperatura minimoa (°C) -17.0 -15.3 -13.9 -4.2 0.1 7.0 10.0 12.4 5.7 -1.2 -12.0 -19.0 '
Pilatutako prezipitazioa (mm) 35.6 35.3 50.2 54.7 45.9 18.8 3.3 2.2 7.1 38.8 42.3 38.2 372.4
Euri egunak (≥ 1 mm) 7 7 9 9 8 3 1 1 1 5 6 7 64
Eguzki orduak 108.5 117.6 176.7 216.0 294.5 348 387.5 365.8 297.0 229.4 156.0 102.3 2799.3
Iturria (1): Devlet Meteoroloji İşleri Genel Müdürlüğü[2]
Iturria (2): Hong Kong Observatory[3]

Malatya inguruan albertxiko ugari ekoizten da: Eufrates ibaiko urak erabiltzen dira lurraldea ureztatzeko. Ohitura denez, albertxikoak ortuetan lehortzen uzten dituzte; batutakoan mundu guztira banatzen dira.

İnönü Unibertsitatea dago Malatyan.

Malatyako hiri zaharreko aztarnak Erromako Sapienza Unibertsitateko talde batek ikertzen jardun izan du azken hamarkadetan.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]