Maite López
Maite López | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Azkoitia, 1985eko martxoaren 29a (39 urte) |
Herrialdea | Gipuzkoa, Euskal Herria |
Familia | |
Haurrideak | ikusi
|
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | euskara gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | idazlea, itzultzailea eta poeta |
Maite López Las Heras (Azkoitia, Gipuzkoa, 1985eko martxoaren 29a) idazlea, poeta eta itzultzailea da.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Filologia klasikoa ikasi zuen. Irakaslea da bokazioz eta poesia sortzen du. Bere poesia bat, Madrilgo zebra bide batean ikus daiteke.[2] Safo greziarraren poemak itzuli ditu. Zuzenean grezieratik euskaratu du gaur egunera arte iritsi den Saforen poesia guztia, eta Balea Zuria argitaletxeak eman du bilduma argitara.[3] Zuzenean eoliar dialektotik euskaratu ditu haren poemak, tarteka gabernaztelera ere makulu hartuta, olerkien egoera «eskasa» zenean. «Libre xamarra izan da itzulpena, baina beti originala oinarritzat hartuz» Poemen aurretik, 21 orrialdeko hitzaurrea ere txertatu dio liburuari itzultzaileak, egileari, sasoi historikoari eta orduko literatur joerei buruzko azalpenekin.[4]
Ipuin lehiaketak ere irabazi ditu Maite Lopez Las Herasek.
Lanak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Poesia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Pienso luego escribo (Circulo Rojo, 2018)[5][6]
- Poetandreak literatura greko-latindarrean (Balea Zuria, 2022)[7]
Saiakera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Amatu (Alberdania, 2022)[8]
Itzulpenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Safo (Balea Zuria, 2020)[4]
- Ibilbidea, Egeria, Aurkezpena eta itzulpena: Maite López Las Heras, Hitzaurrea: Uxue Alberdi, Testu Zaharrak, 2022. ISBN 978-84-09-45647-5
Sariak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Bizenta Mogel ipuin lehiaketaren irabazlea bi ediziotan
- 2023an ere Bizenta Mogel ipuin lehiaketa irabazi zuen.[9]
- 2024an Lasarte-Oriako XXXVIII Literatiura Lehiketako euskarazko Poesia saria jaso zuen Arkosen begian lanarekin.[10]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Maite López Las Heras» www.escritores.org (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
- ↑ «Maite Lopez Las Herasen poesia, Madrileko zebra bide batean - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
- ↑ SA, Baigorri Argitaletxea. (2020-07-05). «Safo, «pentsamendu askeegia» izanagatik zigortutako olerkaria» GARA (Noiz kontsultatua: 2020-07-06).
- ↑ a b Astiz, Iñigo. «Ezagutzen den Safo osoa» Berria (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) Maite López Las Heras. (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
- ↑ (Gaztelaniaz) ««En esta sociedad tan tecnológica veo cada vez más necesaria la poesía»» El Diario Vasco 2018-07-14 (Noiz kontsultatua: 2020-06-28).
- ↑ Rodriguez, Naroa Torralba. «Poetandreak, 'damnatio memoriae' eraisteko» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-10-20).
- ↑ Alzuru, Jone Bastida. «'Amatu', amez espero denaz harago» Berria (Noiz kontsultatua: 2022-06-27).
- ↑ «Maite Lopez azkoitiarrak irabazi du 41. Bizenta Mogel Ipuin Lehiaketa - Azkoitia» Maxixatzen.eus (Noiz kontsultatua: 2023-01-31).
- ↑ «Aurtengo literatur lehiaketen sariak banatu dituzte - Lasarte-oria» Txintxarri.eus (Noiz kontsultatua: 2024-11-27).