Maggie Cheung
Maggie Cheung | |||
---|---|---|---|
(2007) | |||
| |||
Bizitza | |||
Jaiotzako izen-deiturak | Maggie Cheun Man Yuk | ||
Jaiotza | Hong Kong, 1964ko irailaren 20a (60 urte) | ||
Herrialdea | Erresuma Batua | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Olivier Assayas (1998 - 2001) | ||
Hezkuntza | |||
Heziketa | St Paul's Girls' School (en) St Edmund's School (en) | ||
Hizkuntzak | ingelesa | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | aktorea, modeloa, edertasun lehiaketan parte-hartzailea eta zinema aktorea | ||
Enplegatzailea(k) | Haurren Laguntzarako Nazio Batuen Funtsa | ||
Jasotako sariak | ikusi
| ||
|
Maggie Cheung Man Yuk (txinera tradizionalez: 張曼玉; pinyinez: Zhāng Mànyù; Hong Kong, 1964ko irailaren 20a) emakumezko aktore txinatarra da.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Maggie Cheung Hong Kongen jaio zen 1964an, Shanghaiko gurasoengandik. Erresuma Batuan hezia 8 eta 17 urte bitartean, Cheung publizitateko modelo gisa hasi zen, eta edertasun-lehiaketetan parte hartu zuen. Horietako batean parte hartzeari esker, Police Cadet'84 telesailean parte hartzeko hautatu zuten. 1984an, Prince Charming filmarekin egin zuen debuta zineman.
1980ko hamarkadaren amaieratik aurrera, Cheungen karrerak kritikaren aintzatespena lortzen hasi zen, Wong Kar Wai zuzendari ospetsuaren musa bihurtzeari esker, eta zenbait zinema-sari irabazi zituen. Horien artean: Berlingo Zinemaldiko Zilarrezko Hartza 1992an Centre Stage filmagatik, eta Cannesko Zinemaldiko 2004ko edizioko emakumezko aktore onenarena Clean filmagatik.
1996an Olivier Assayasekin Irma Vep filmatu ondoren Cheung zuzendari frantziar honekin ezkondu zen 1998an, baina 2001ean banandu ziren.[1]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Gaztelaniaz) «Crítica: 'Irma Vep', la entretenida sátira meta de Olivier Assayas en HBO Max es la serie del verano» El Español 2022-06-07 (Noiz kontsultatua: 2024-03-13).
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu hau, osorik edo zatiren batean, gaztelaniazko Wikipediako «Maggie Cheung» artikulutik itzuli da; zehazki, 2024-01-27ko bertsio honetatik. Izan ere, artikulu horretan aritu diren wikilariek GFDL edo CC-BY-SA 3.0 lizentziekin argitaratu dute beren lana.