Edukira joan

MENA

Wikipedia, Entziklopedia askea
Hiru adingabe kalean.
Artikulu hau umeen izendapenari buruzkoa da; beste esanahietarako, ikus «Mena».

MENA, (Gaztelaniaz) Menores Extranjeros No Acompañados, (Frantsesez) mineur non accompagné (MNA), hau da Adin txikiko (atzerritar) ez-lagundua, harrera-herrialdera bakarrik iritsi diren haurrak eta nerabeak izendatzeko hegoaldean lexikalizatu den akronimoa da.[1] Hegoaldeko euskarara bere horretan gaztelaniatik inportatutako terminoa da.

Argot teknikoan honela definitu[2] dira: «MENA» (inoren kargura ez dauden adingabe atzerritarrak), 18 urtetik beherako neska-mutilak dira, haurrak batzuetan eta gehienetan nerabeak, migratzaileak, gurasoengandik bananduta, eta beste ezein helduren zaintzapean ez daudenak.

Gaur egun, eta esfera publikoan termino horren erabilera orokortzearen ondorioz, terminoa erabili izan da adingabe migratzaile horiek deshumanizatzeko eta kriminalizatzeko.[3][4] Egoera oso ahulean dagoen kolektibo bat da: bakarrik dauden eta bazterkeria- eta babesgabezia-arrisku larria duten haur eta nerabeak dira.

« [...] ondo berezitu behar dira adingabeak direnak (MENAk) eta 18 urte baino gehiago dituztenak (JENAk). Izan ere, 18 urtetik beherakoei, legez, laguntza eskaini behar zaie. MENAk direnen kasuan Foru Aldundiek babesa ematen diete egoitza bat emanez eta trebakuntza prozesu bat eskainiz. Arazoa MENA horiek 18 urte betetzen dutenean hasten da, legez zegoen babes hori desagertzen delako. Aldundiek bazuten gazte horientzako programa batzuk baina gazte horien kopurua biderkatu denez, programa horiek motz geratu dira. Ondorioz, MENA asko ez dira gizarteratze programetan sartu. »

—Gorka Moreno[5]


Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Irratia, NAIZ. (2022-01-24). «Eduardo Santos (Nafarroako Gobernua): «MENAk ez dira existitzen. Haurrak dira»» irratia.naiz.eus (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  2. (Gaztelaniaz) «Menores Extranjeros No Acompañados (MENA)» Accem (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  3. (Gaztelaniaz) RTVE.es. (2021-07-05). «La justicia avala el cartel de Vox contra los 'menas': "Son un problema"» RTVE.es (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  4. (Gaztelaniaz) «La Policía superada por el aumento de graves delitos cometidos por menores tutelados en Pamplona» okdiario.com 2022-01-14 (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).
  5. «Gorka Moreno: “Gizarte bezala dugun erronketako bat ‘bestea’ diren horiek ‘gu’ izatea ere da”» Gazteberri.eus 2019-10-30 (Noiz kontsultatua: 2022-03-06).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]