Luis Frantziakoa (1682-1712)
Luis Frantziakoa (1682-1712) | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Versailles, 1682ko abuztuaren 16a |
Herrialdea | Frantzia |
Heriotza | Marly-le-Roi eta Versailles, 1712ko otsailaren 18a (29 urte) |
Hobiratze lekua | Saint-Denisko basilika |
Heriotza modua | berezko heriotza: Elgorria |
Familia | |
Aita | Luis Borbongoa, Frantziako delfina |
Ama | Maria Anna Victoria of Bavaria |
Ezkontidea(k) | Maria Adelaida Savoiakoa (1697ko abenduaren 7a - |
Seme-alabak | |
Haurrideak | |
Familia | ikusi
|
Leinua | House of Bourbon in France (en) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa |
Jarduerak | |
Jarduerak | politikaria |
Lantokia(k) | Paris |
Jasotako sariak | |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Luis, Frantziako dofina, Borgoinako dukea (Versaillesko jauregia, 1682ko abuztuaren 6a - Marlyko gaztelua, 1712ko otsailaren 18a) Frantziako dofina izan zen 1711tik 1712ra.
"Luis, Dofin Handia" eta Maria Ana Viktoria Bavariakoaren seme zaharrena eta Luis XIV.aren biloba izan zen. Jaiotzean, Borgoinako duke titulua jaso zuen.
1797an bere lehengusina Maria Adelaida Savoiakoarekin ezkondu zen. Erregimentu baten agindupean egon zen Flandrian Espainiako Ondorengotza Gerran eta Oudenardeko guduan garaitua izan zen. "Dévots" izeneko talde baten eragina jaso zuen, hain absolutua eta zentralizatua ez den monarkia baten aldekoak. Taldeko kideen artean François Fénelon, Paul de Beauvilliers (Saint-Aignango dukea), Charles Honoré d'Albert (Chevreuseko dukea) eta Louis de Rouvroy (Saint-Simongo dukea) zeuden.
1711n Frantziako dofin bihurtu zen bere aita hil ondoren. Hala ere, ez zen errege izatera iritsi, hurrengo urtean hil baitzen, bere aitona Luis XIV.a erregea bizirik zegoen bitartean. Luis XV.a erregearen aita izan zen.