Luis Alfredo Garavito
Itxura
Luis Alfredo Garavito | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Génova (en) , 1957ko urtarrilaren 25a |
Herrialdea | Kolonbia |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Valledupar, 2023ko urriaren 12a (66 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania |
Jarduerak | |
Jarduerak | serieko hiltzailea eta serial rapist (en) |
Luis Alfredo Garavito Cubillos (1957ko urtarrilaren 25a, Génova, Quindío, Kolonbia – Valledupar, 2023ko urriaren 12a), kolonbiar serieko hiltzaile eta pederasta eta sexu-erasotzaile bat izan zen. Ezizenez "Piztia" eta "Génovako Hiltzailea" bezala ezaguna.
Kolonbiako Nazio Fiskaltzaren arabera, gutxienez 172 adingabeko erail zituen. 2003an Garavito berak beste 28 pertsona erail izana onartu zuen: 23 ume eta 5 heldu, horrek eraildakoen kopurua 200 pertsonan ezarri zuen. Dena dela, ume eta helduen artean, Garavitok 300 pertsona edo gehiago erail izan dituela uste da.