Luigi Einaudi
Itxura
Luigi Numa Lorenzo Einaudi (Carrù, 1874ko martxoaren 24a - Erroma, 1961eko urriaren 30a) Italiako 2. presidentea izan zen 1948tik 1955era.
Unibertsitateko irakaslea izan zen. Gaztetan ideia sozialistak zituen, baina kontserbadoreagoetara aldatu zen. 1919an senatari izendatu zuten eta ere kazetari gisa lan egin zuen. Antifaxista zen eta egunkari italiarrentzat lan egiteari utzi zion 1926an. Italiako Bankuko gobernadorea 1945etik 1948ra eta aurrekontu ministroa 1947tik 1948ra izan zen. 1948an Italiako presidente hautatu zuten, eta, agintaldiaren amaieran, biziarteko senatari. Europako federalismoaren ideia babestu zuen.