Luc Bondy
Luc Bondy | |
---|---|
(2013) | |
Bizitza | |
Jaiotza | Zürich, 1948ko uztailaren 17a |
Herrialdea | Suitza |
Heriotza | Zürich, 2015eko azaroaren 28a (67 urte) |
Hobiratze lekua | Père Lachaise hilerria |
Heriotza modua | berezko heriotza: pneumonia |
Familia | |
Aita | François Bondy |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | frantsesa alemana |
Jarduerak | |
Jarduerak | film-zuzendaria, gidoilaria, Intendentea, libretista, idazlea, errealizadorea, zinema aktorea, antzerki zuzendaria eta orkestra zuzendaria |
Jasotako sariak | ikusi
|
Kidetza | Berlingo Arteen Akademia Bavariako Arte Ederren Akademka |
|
Luc Bondy (Zürich, 1948ko uztailaren 17a - ib., 2015eko azaroaren 28a) antzerki eta opera zuzendari suitzarra izan zen.
Alemanian, Frantzian eta Belgikan aritu da batez ere lanean. Nazioarteko Antzerki Unibertsitatean ikasi zuen Parisen. 1969an Hanburgora joan zen bizitzera, eta Thalia Theater-eko laguntzaile gisa hasi zen lanean. Berdin-berdin zuzentzen zituen Witkiewicz (Le Fou et la Nonne, 1971) eta Shakespeare (Comme il vous plaira, 1973), Fassbinder (Liberté à Brême, 1972) edota Ionesco (Les Chaises, 1972). 1973-1975 urteen bitartean Frankfurteko Städtische Bühne antzokiko zuzendari izan zen. 1976an Berlingo Schaübuhnen izan zen Else Lasker-Schülerren La Wupper zuzentzen eta hurrengo urtean Musset-en On ne badine pas avec l´amour (Maitasunarekin txantxarik ez). Ondoren zuzendu zituen Gombrowiczen Yvonne, princesse de Bourgogne (Yvone, Borgoinako printzesa) eta Becketten Oh les beaux jours (Oh, egun ederrak). Lan horiez gainera antzerki lan hauek zuzendu zituen: Le Temps et la Chambre (1989, Denbora eta gela), L’Équilibre (1993, Oreka), L’Heure où nous ne savions rien l’un de l’autre (1994, Elkarren berri ez genuen garaia). Opera lanak ere zuzendu zituen: Berg, Monteverdi, Verdi eta abarrenak. Hala ere, Mozart izan zen ospe handien eman ziona, Così fan tutte lanarekin hain zuzen. Zinemaren ere egin zituen zenbait saio: La Mortification (1982, Mortifikazioa) eta Terre étrangère (1987, Atzerriko lurra).
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2017/11/07 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.