Edukira joan

Lou Olangua

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lou Olangua
Bizitza
JaiotzaZarautz1960ko abenduaren 15a
Herrialdea Gipuzkoa, Euskal Herria
Heriotza2013ko urtarrilaren 12a (52 urte)
Hezkuntza
Hizkuntzakeuskara
gaztelania
Jarduerak
Jarduerakabeslaria
Musika instrumentuaahotsa

Discogs: 5411122 Edit the value on Wikidata

Lourdes OlanguaLou Olangua izen-deiturez ezagunagoa— (Zarautz, Gipuzkoa, 1960ko abenduaren 15a - 2013ko urtarrilaren 12a) rock abeslaria izan zen, euskal rockean lehenengo emakumetakoa. Los Humedecidos (1982-1985) OK Korral (1985-1989) eta Las Lagartas taldeetan aritu zen. Gainera, Lusty Men taldekoekin "Lusty Men & Lou" izena erabilita single bat argitaratu zuen eta The Covers taldearekin ere egin zituen koroak.

2005eko maiatzaren 20an Zarauzko Putzuzulo gaztetxean OK Korral taldea berriro elkartu zen, Arraio Irratiaren aldeko kontzertu baterako.

2019ko urtarrilaren 9an "LOU. Dantzan jo ta ke, oinak lehertu nahian" dokumentala estreinatu zen Donostiako Dock Of The Bay musika dokumentalaren jaialdian. Lou Olanguaren ibilbide artistikoa errepasatzen da bertan.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Gotzon HERMOSILLA: «Lou Olangua: "Berez sorturiko mugimendua zena marketin bihurtu zen RRVren garaian"», Igandea gehigarria, 2012-10-07, 8. orrialdea, in Berria, 2012-10-07.