Edukira joan

Lotailu gurutzatu

Wikipedia, Entziklopedia askea
Lotailu gurutzatu
Xehetasunak
Terminologia anatomikoa

Lotailu gurutzatuak X forman kokatutako bi lotailuz osatutako egiturak dira,[1] gorputzeko hainbat artikulaziotan aurki daitezkeenak: belaunetan, bizkarrezurrean, eskuetan eta oinetan hurrenez hurren.

Belauneko aurreko lotailu gurutzatua (ALG) eta gibeleko lotailu gurutzatua (GLG) bi banda indartsu dira, tibiaren plataformatik femurraren kondilo bitartera doazenak. ALG kanpo aldetik igarotzen da, eta GLG barrutik gurutzatzen zaio. Biak ongi bereiziak daude, eta bakoitzak bere zorro sinobial partziala du.

Beraien izendapena tibian txertatzen diren lekuarengatik da: ALG area intercondylaris deritzon gunearen aurreko aldean, eta GLG gune beraren atzean. Femurrean berriz, bi lotailuak gune bakarrean txertatzen dira, fossa intercondylaris femoris deritzona.

Belauneko lotailu gurutzatuak "Jakoben eskailera" jostailuaren egitura dute. Haren zintek bezala jokatuz, lotailu hauek artikulazioa egonkortzen dute, mugimendu-tarte handia ahalbidetzen dutelarik.[2]

ALGak tibiak aurrera irristatzea ekiditen du, eta GLGak berriz, tibia atzerantz irristatzea. Biek batera, belaunaren errotazio-ardatza osatzen dute.[3]

Atlas eta axis ornoen arteko lotailu gurutzatua.

Atlasaren lotailu gurutzatua lepoan aurkitzen da, eta bere funtzioa lehen eta bigarren orno zerbikalak lotzea da.[4]

Tendoi-zorroaren eraztun-lotailuak (A1-A5) eta gurutze-lotailuak (C0-C3) eskuineko eskuko hatz erakusleko tendoi flexoreen gainean.

Atzamarretako lotailu gurutzatuek tunelak osatzen dituzte. Tendoi flexoreak haien barrutik igarotzen dira falangeetara iristeko. Bataz beste, atzamar bakoitzean hiru lotailu gurutzatu daude eta beste hiruzpalau eraztun formakoak (pertsona batetik bestera kopurua alda daiteke).[5]

Orkatilean ere lotailu gurutzatu bat aurkitzen da (ligamentum cruciatum cruris) zeinak oinaren muskulu extentsoreak konpartimentu batean eusten dituen.

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Daniel John Cunningham (1918). Cunningham's text-book of anatomy (5th ed.). Oxford Press. p. 1593.
  2. (Gaztelaniaz) Larrañaga, Oier Gorosabel. Belauneko lotailu gurutzatuak | Aixebe & Abante. (Noiz kontsultatua: 2024-11-15).
  3. Anne Gilroy , Brian Macpherson, Atlas d'anatomie, MALOINE, 27 mai 2017
  4. «INTERACTIVE SPINE TRAUMA TUTORIAL : Tutorials : Anatomy of Spinal Vertebrae page 9» web.archive.org 2007-10-10 (Noiz kontsultatua: 2024-11-02).
  5. Levangie, Pamela K.; Norkin, Cynthia C.. (2005). Joint structure and function: a comprehensive analysis. (4th ed. argitaraldia) F.A. Davis Co ISBN 978-0-8036-1191-7. (Noiz kontsultatua: 2024-11-02).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]