Edukira joan

Llyn Celyn

Koordenatuak: 52°57′00″N 3°41′38″W / 52.95°N 3.6939°W / 52.95; -3.6939
Wikipedia, Entziklopedia askea
Llyn Celyn
Kokapena
Estatu burujabe Erresuma Batua
Herrialdea Gales
Koordenatuak52°57′00″N 3°41′38″W / 52.95°N 3.6939°W / 52.95; -3.6939
Map
KudeatzaileaDŵr Cymru Welsh Water

Llyn Celyn 1960 eta 1965 artean Gwyneddeko (Gales) Tryweryn ibaiaren haranean eraikitako urtegia da. Horrek Capel Celyn herria, 70 biztanleko herria, den-denak galestar hiztunak, bortxaz desagerraraztea ekarri zuen, biztanleen protestak eta Galesko parlamentarien oposizioa gorabehera.

Urtegia 1965eko urriaren 28an sortu zen, Liverpool hiria, 100 kilometrora, eta Ingalaterrako Wirral penintsula edateko urez hornitzeko. Bere sorkuntzak Capel Celyn galestar herrixka suntsitzera eraman zuen. Galesen oposizio gogorra piztu zuen, galestar nazionalismoaren sorrera sustatuz, Cofiwch Dryweryn ("Gogoratu Tryweryn") esloganean sinbolizatua.[1]

Protesta artean, Galesen Llyn Celyn urtegia inauguratu zuen Liverpoolgo Udalak. Proiektuak aurkako mugimendu indartsua eragin zuen Galesen, eta besteren artean, hiru minutura ere iritsi ez zen inaugurazio ekitaldia boikotatu zuten megafoniaren kableak moztuta. 2005ean Liverpoolgo Udalak barkamen formalak eskatu zizkion Galesko herriari publikoki, urtegiarekin sortutako kalte eta minagatik.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]