Lim Si-hyeon
Lim Si-hyeon | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Gangneung (en) ![]() |
Herrialdea | ![]() |
Jarduerak | |
Jarduerak | arkularia |
![]() ![]() |
Lim Si-hyeon (Gangneung, 2003ko ekainaren 13a) Hego Koreako kirolaria da, arku tiroan lehiatzen dena, arku errekurbo modalitatean.[1] 2024ko Parisko Olinpiar Jokoetan parte hartu zuen, eta urrezko domina lortu zuen taldekako proban (Jeon Hun-young eta Nam Su-hyeonekin batera).[2]
Kirolari ibilbidea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]'Lim Si-hyeon' lehen hezkuntzako hirugarren urtean hasi zen arku-tiroa praktikatzen. Koreako Kirol Unibertsitate Nazionaleko ikaslea da. [3]
Berlinen jokatu zen 2023ko munduko txapelketan parte hartu zuen lehen aldiz, final-laurdenetan banakako probatik kanporatu zuten, eta zortzirenetan emakumezko talde gisa[4]. baina urrezko domina irabazi zuen talde mistoetan Kim Woo-jin-ekin. [3][5] Aste batzuk geroago, Asiako 2022ko Jokoetan urrezko hiru domina irabazi zituen (2023ra arte atzeratuak)[6] , horrela, 1986tik Asiako Jokoetan urrezko hiru domina irabazi zituen Hego Koreako lehen arkularia izan zen.[7] Banakako lehian, An San herrikideari irabazi zion finalean, 6-0, hain zuzen, azken horrekin taldekako urrezko domina irabazi eta egun gutxira.[5]
2024ko uztailaren 25ean, Parisko Olinpiar Jokoetarako sailkatze probetan, emakumezkoen munduko errekorra hautsi zuen, 720 puntuetatik 694 lortuta banakako sailkatze txandan.[8] Bere errekorra lortu zuen proban zehar, bere 72 gezietatik 48 dianaren erdira bidaltzea lortu zuen, Kang Chae-young herrikideak 2019tik zuen marka zena bi puntuz gaindituz, An Sanek 2021etik zuen 680ko olinpiar errekorra ere gaindituz.[8] Uztailaren 28an, taldekako urrezko domina irabazi zuen Jeon Hun-young eta Nam Su-hyeon taldekideekin. Olinpiar Joko horietan, Lim Si-hyeonek urrezko domina ere irabazi zuen emakumezkoen banakako proban eta talde mistoetako proban.[9]
Nazioarteko palmaresa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Olinpiar Jokoak | |||
---|---|---|---|
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2024 | ![]() |
![]() |
Banaka |
2024 | ![]() |
![]() |
Emakumezkoak taldeka |
2024 | ![]() |
![]() |
Talde mistoa |
Munduko Txapelketak | |||
Urtea | Lekua | Domina | Proba |
2023 | ![]() |
![]() |
Banaka |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Lim Si-hyeon. .
- ↑ (Ingelesez) «Lim Sihyeon | World Archery» www.worldarchery.sport (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
- ↑ a b (Koreeraz) «뉴스 : 네이버스포츠 (Hurrengo 20 urteko neska beldurgarria Koreako emakumezko jainkosen leinuan agertu da.)» m.sports.naver.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
- ↑ (Koreeraz) «뉴스 : 네이버스포츠 (Asiako jokoak: Domina itxaropentsua. Arku-tiroa Im Si-hyun)» m.sports.naver.com (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
- ↑ a b (Ingelesez) «Lim Si-hyeon wins recurve gold as Korea ends archery on top» koreajoongangdaily.joins.com 2023-10-07 (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
- ↑ (Ingelesez) «Lim Sihyeon | World Archery» www.worldarchery.sport (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
- ↑ (Ingelesez) Yonhap. (2023-10-07). «S. Korean Lim Si-hyeon wins women's recurve archery gold over teammate An San» The Korea Herald (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
- ↑ a b (Frantsesez) «Les JO n’ont pas véritablement commencé qu’un record du monde est déjà tombé» Le HuffPost 2024-07-25 (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).
- ↑ (Frantsesez) «Si-hyeon Lim - Tir à l'arc» L'Équipe (Noiz kontsultatua: 2024-08-14).