Edukira joan

Liburuklik: Euskal Liburutegi Digitala

Wikipedia, Entziklopedia askea
Liburuklik: Euskal Liburutegi Digitala
Datuak
Motaliburutegia, open-access repository (en) Itzuli eta liburutegi digitala
HerrialdeaEspainia
Historia
Sorrera2011
webgune ofiziala

Liburuklik: Euskal Liburutegi Digitala, EAEko ondare bibliografikoaren zaintza bermatzen zuen erakundeen arteko gordetegia izan zen. Horren bidez, euskal hizkuntza eta EAEko kulturan interesa zuen orori sarbide erraza ematen zion. Liburuklikek, digitalizaturiko lan ugari zituen: monografiak, aldizkari bildumak eta euskal prentsa historikoa. Gainera, egitasmo kooperatibo interesgarri honetan parte hartu nahi zuten euskal liburutegien funts bibliografikoekin handituz joango zen Euskal Liburutegi Digitala bermatzeko asmoz.[1]

2021ena, bere funtsen artean baliabide mota gehiago biltzen zituen Euskariana atari berrian integratu zen.[2]

Liburuklik-en gordetako irudi guztiak OCR bidez trataturik zeuden eta pantailan agertzen zen laukian edozein hitz edota termino sartuta bilaketa egin zitekeen.

OCRari esker, aplikazioak bilaketa arina eta sakona egiten zuen bere edukien funtsean eta sartutako bilaketa terminoa zuten dokumentu ororen zerrenda itzultzen zuen. Interesatzen zitzaigun dokumentua aukeratu eta PDF formatua duen dokumentua ireki ondoren, terminoen bilaketarekin jarrai zitekeen: autoreak, hitzak, toponimoak, etab. sartuz. Horrek bilatu nahi diren orrialdea edo datuak modu arin eta errazagoan identifikatzeko eta aurkitzeko aukera ematen zuen.

Horrekin batera, dokumentuak JPG eta PDF formatuan eskaintzen ahal ziren eta pantailan kontsultatzeaz gain, gorde, inprimatu edota bistaratu egin zitekeen.

Liburuklik kode irekian oinarritzen den OAI gordetegia zen. Dspace bat zen, software librea duen gordetegia, MIT eta HP Labs-en bidez garatutakoa, eta Europeanara pasatzeko behar diren baldintza funtzionalak betetzen zituena. Ikuspuntu profesionalari dagokionez, Dspace-k, edukien babes eta zabalkunderako beharrezkoak diren estandar guztiak betetzen zituen, eta material digitaleko gordetegi gisa, ondorengo barruko oinarrizko funtzionalitate teknikoak ematen zituen, besteak beste:

  • Dublin Core-n berez kodifikatutako erregistroak.
  • Workflow modulu bat erabiliz material digitalaren eskuratze eta deskribapena.
  • Handle nazioarteko identifikatzaile eta check-sum checker kontrolen bidezko material digitalaren babesa.
  • Urteko eta hileko estatistikak.
  • Erabiltzaile-mailako atzipen-kontrola.
  • Fitxategien gehiketarako edukien eta iragazkien baliozkotzea.
  • OAI-PMH, OpenURL, Creative Commons jasaten zuen.
  • Dublin Core, METs, eta abarren inportatzea eta esportatzea

Dspace-k, ondorengoak bezalako ezaugarri aurreratuak edo/eta originalak integratzen ditu:

  • Google eta HTML sitemaps, edukien indexazioa web crawlers delakoen esku uzteko.
  • Bilaketa (Lucene kode irekiko APIa) eta indexazio parametroen ezarpena.
  • RSS-a, media filters-a, eskemaren ezarpena eta inportazio metadatuak.
  • Hiztegi kontrolatuak eta elementuen deskribapenerako konfiguragarriak.
  • Password, X.509, LDAP bidezko baimena.
  • Dublin Core estandarra eta osoa, mets, mods, MPEG-21 DIDL objektuak, XSLT-based crosswalk-ak.

Erabiltzaileak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Aplikazioan erabiltzaileak izena eman, eta erabiltzaile-profila sor zezakeen, eta horri esker, bestek beste, posta elektroniko bidezko edo RSS sindikazio bidezko alertak jaso ahal zituen, euskal liburutegi digitalean gehitutako nobedadeen berri izateko.

2021eko azaroan, Euskariana - Euskal Kulturaren Atari Digitala - sortu zen, eskuragarriagoa eta modernoagoa zen diseinuarekin eta bere funtsen artean baliabide mota gehiago biltzen zuena. Hortaz, Liburukliken edukia biltegi berri honetan txertatzea egokiagotzat jo zen.[2]

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. «Abian da Liburuklik, euskal liburutegi digitala» Euskal Irrati Telebista (Noiz kontsultatua: 2020-12-30).
  2. a b «Liburuklik: Hasierako orria» www.liburuklik.euskadi.eus (Noiz kontsultatua: 2024-12-19).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]