Edukira joan

Liao dinastia

Wikipedia, Entziklopedia askea
Liao dinastia
Geografia
HiriburuaLindong Town (en) Itzuli, Liaoyang Fu (en) Itzuli, Zhongjing (en) Itzuli, Liao Nanjing (en) Itzuli eta Datong Fu (en) Itzuli
43.97892, 43.96734 eta 43.97185,119.38618, 119.35696 eta 119.39174 parametroa ez da «latitude,longitude» baliozkoa
KontinenteaAsia
Administrazioa
Gobernu-sistemamonarkia
Demografia
Hizkuntza ofizialak
Historia
Sorrera data: 916
Bestelako informazioa

Liao dinastia (txinera tradizionalez: 遼朝; txinera sinplifikatuz: 辽朝; pinyinez: Liáo cháo, khitanez: Mos Jælud) edo Khitan Inperioa, ofizialki Lao Handia deitua, Yelu klaneko khitan mongolek Txina konkistatu ostean sortu zuten dinastia da.

Khitanek, gaur egungo Mantxurian duela mende asko bizi ziren tungus talde etnikoetako batek, 907. urtean Kithan izena hartu zuen estatu bat sortu zuten. Geroago, Txinako iparraldea konkistatu ondoren, estatuak txinatar estiloko gobernu-formak bereganatu zituen, Liao izen dinastikoa hartuz, bere antzinako lurraldeko izen bereko ibaitik (gaur egungo Txinako Liaoning probintzian dagoena). Liaotarren inperioa Song dinastiarekin (hegoaldean) eta Txinako ipar-mendebaldeko zati bat gobernatzen zuen Tangut Inperioarekin (edo Mendebaldeko Xia dinastia) bizi izan zen.

Khitanen inperioa 1125. urtean erori zen behin betiko, beste herri altaiko batek garaitua, yurchenek, Liaotarren lurraldea konkistatu eta euren dinastia propioa (Jin dinastia) sortu zutelarik.

"Khitan" izenetik datorkio Erdi Aroan Txinak Europan zuen "Katai" izena. Txinaren egungo izenek, errusieraz (Kitai), mongolieraz (Qitad) eta uigurraz (Hitay), jatorri bera dute.

Enperadoreen zerrenda

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Lao dinastiako enperadoreak
Tenplu izena Hilondoko izena1 Jurchen izena Agintaldia Era eta urteak
Taizu (太祖 Tàizǔ) Shen Tian Huangdi Yelü Abaoji (耶律阿保機 Yēlǜ Ābǎojī) 907-926 Shence (神冊 Shéncè) 916-922
Tianzan (天贊 Tiānzàn) 922-926
Tianxian (天顯 Tiānxiǎn) 926
Taizong (太宗 Tàizōng) Xiao Wu Huangdi Yelü Deguang (耶律德光 Yēlǜ Déguāng) 926-947 Tianxian (天顯 Tiānxiǎn) 927-938
Huitong (會同 Huìtóng) 938-947
Datong (大同 Dàtóng) 947
Shizong (世宗 Shìzōng) Tian Shou Huangdi Yelü Ruan (耶律阮 Yēlǜ Ruǎn) 947-951 Tianlu (天祿 Tiānlù) 947-951
Muzong 穆宗 Mùzōng) Yelü Jing (耶律璟 Yēlǜ Jǐng) 951-969 Yingli (應曆 Yìnglì) 951-969
Jingzong (景宗 Jǐngzōng) Yelü Xian (耶律賢 Yēlǜ Xián) 969-982 Baoning (保寧 Bǎoníng) 969-979
Qianheng (乾亨 Qiánhēng) 979-982
Shengzong (聖宗 Shèngzōng) Wen Wu Da Xiao Xuan Huangdi Yelü Longxu (耶律隆緒 Yēlǜ Lóngxù) 982-1031 Qianheng (乾亨 Qiánhēng) 982
Tonghe (統和 Tǒnghé) 983-1012
Kaitai (開泰 Kāitài) 1012-1021
Taiping (太平 Tàipíng) 1021-1031
Xingzong (興宗 Xīngzōng) Xiao Zheng Huangdi Yelü Zongzhen (耶律宗真 Yēlǜ Zōngzhēn) 1031-1055 Jingfu (景福 Jǐngfú) 1031-1032
Chongxi (重熙 Chóngxī) 1032-1054
Daozong (道宗 Dàozōng) Yelü Hongji (耶律洪基 Yēlǜ Hóngjī) 1055-1101 Qingning (清寧 Qīngníng) 1055-1064
Xianyong (咸雍 Xiányōng) 1065-1074
Taikang (太康 Tàikāng) o Dakang (大康 Dàkāng) 1075-1084
Da'an (大安 Dà'ān) 1085-1094
Shouchang (壽昌 Shòuchāng) o Shoulong (壽隆 Shòulóng) 1095-1101
Tianzuodi (天祚帝 Tiānzuòdì) Yelü Yanxi (耶律延禧 Yēlǜ Yánxǐ) 1101-1125 Qiantong (乾統 Qiántǒng) 1101-1110
Tianqing (天慶 Tiānqìng) 1111-1120
Baoda (保大 Bǎodà) 1121-1125
1: Hilondoko izen osoak jakiteko, enperadore bakoitzaren artikulura jo.


Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]


Historia
Txinako Herri Errepublika
Artikulu hau Txinako historiari buruzko zirriborroa da. Wikipedia lagun dezakezu edukia osatuz.