Laibach
Laibach | |
---|---|
Datuak | |
Jatorria | Municipality of Trbovlje (en) |
Musika mota | pop musika, techno, Electronic body music, industrial music (en) , postpunk, avant-garde music (en) , experimental music (en) eta dark wave (en) |
Urteak | IgandeaambUTCIgandea |
Produkzioa | |
Diskoetxea(k) | Staalplaat (en) Mute Records (en) |
Milan Fras (mul) Eva Breznikar (en) Mina Špiler (en) Ivan Novak (en) Luka Jamnik (mul) Janez Gabrič (en) | |
Sariak | |
Jasotako sariak | ikusi
|
Informazio gehigarria | |
laibach.org | |
Laibach (Ljubljana hiriaren alemanezko izena da) Esloveniako musika industriala egiten duen taldea da.
1980an sortu zen gazteen kultur elkarte gisa meatzari herrixka batean: Trbovlje-n.
Hasieratik, Laibach taldeak haustura nahi zuen eta, horretarako pieza oso ezberdinak aurkeztu zituen batera, nazismoa, estalinismoa edo nazionalista esloveniarrak elkartuz.
Ekintzak egiteari eman zion. Horrela deitu zieten, bai ematen zituzten kontzertuei eta baita egiten zituzten beste agerraldi publikoei ere. Lehen ekintza probokazio kontsideratu zuten, jada, eta langileek salatu zuten: berehala debekatu zuten. Handik gutxira, Yure Pengov kazetariak elkarrizketa egin zien telebistan eta, horren ondoren, betirako betoa jaso zuten.
Lehenengo grabazioak Erdialdeko Europako erdi mailako zigiluen laguntzaz editatu zituzten, baina etorkizun distiratsua izateko gauza zirela erakutsi zuten.
1985ean Occupied NATO Tour-en parte hartu zuten eta Ekialdeko Europan izena hartzen joan ziren, Mute Records zigilu ingelesak fitxatu zituzten arte. Pop-rock abesti ezagunak bertsionatu zituzten: Queenen One Vision eta Beatlesen Let It Be lekuko.
Esloveniak independentzia lortu zuenean, etxera itzuli eta beren ekintzekin segitu zuten.
2003 WAT (We Are Time) argitaratu zuten, nazioarteko egoera larriaren isla. Lehen singleak, Tanz Mit Laibach, AEB eta Alemania ditu mintzagai; beren hitzetan, Bigarren Mundu Gerraren ondoren, AEB-k Alemaniari lagundu zion krisi ekonomiko larri hartatik ateratzen. Orain, Alemaniak eskaintzen dio AEBri gerrak egiten jarraitzeko aitzakia: Horrela bada, luzerako dantzaldia dugu diote.
Laibach NSK (Neue Slovenische Kunst - Arte esloveniar berria) kolektiboko kide dira. NSK estatu bat da, baina haren mugak ezin dira espazioan aurkitu, denboran baizik. NSK noizbehinka agertzen da lurralde batean eta estatuaren antolaketa ezartzen dio lurralde horri. NSK-k iragana berreskuratu eta orainaren isla bihurtzen du. Horren atzean salaketa bortitzena dago eta sistema politiko ororen —bai demokratiko, bai diktadura— azalpena, bera osatzen duten estruktura totalitario ezkutuak azaleratuz.
2004-2005 maiz agertu ziren Europan (Espainian ere bai) eta AEBetan. Azken hori 2006ko irailaren 9an aurkeztu zuten dokumental batean laburtzen da: Divided States of America.
2006ko urriaren 23an Volk diska atera zen, munduko himno askoren bertsioak aurkeztuz. Kontzeptu joko arin batean, Volk terminoak "herri" esan nahi du alemanez, baina "otso" esloveniarrez edo errusiarrez. Diskaren azalean dagoen marrazkian ardiak ageri dira (herria) eta barruko orrialdeetan, berriz, otso beldurgarria.
Bai America eta Anglia abestietan eta baita diska barneko libretoan ere, kultura ingelesaren inperialismoaren aurka egiten duten kritika garbia agertzen da, ohikoa dena baino esplizitoagoa azken lan horretan.
Lana
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Singleak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Boji / Sila / Brat Moj 12" (L.A.Y.L.A.H. Antirecords, 1984, LAY02)
- Panorama 12" (1984, 12 EWS 3)
- Die Liebe 12" (1985, 12 CHERRY 91)
- Geburt Einer Nation 12" (Mute Records, 1987, MUTE 60)
- Life Is Life 7"/12" (Mute Records, 1987, MUTE 62)
- Sympathy for the Devil 2x12"/CD/Picture-Disc (Mute Records, 1988, 1 MUTE 80T/2 MUTE 80T)
- Across the Universe 7"/12"/CD (Mute Records, 1988, MUTE 91)
- Die Liebe/Panorama CDS (1989, CDCHERRY91)
- 3.Oktober 12"/CD (Mute Records, 1990, MUTE INT 826.950)
- Wirtschaft ist Tot 12"/CD (Mute Records, 1992, MUTE 116)
- Final Countdown 12"/CD (Mute Records, 1994, MUTE 117)
- In the Army Now/War 12"/CD (Mute Records, 1995, MUTE 197)
- Jesus Christ Superstar CD (Mute Records, 1996, MUTE 197)
- Tanz Mit Laibach 12"/CD (Mute Records, 2003, MUTE 197)
- Das Spiel Ist Aus 12"/CD (Mute Records, 2004, MUTE319)
- Anglia 12"/CD (Mute Records, 2006, MUTE364)
Albumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Laibach (SKUC/Ropot, 1985/CD 1995)
- Rekapitulacija 1980-1984 (Walter Ulbricht Schallfolien, 1985/CD 1987)
- Neu Konservatiw (Cold Spring Records, 1985)
- Nova Akropola (Cherry Red, 1985/CD 1987)
- The Occupied Europe Tour (Side Effects Rec., 1986/CD 1990)
- Opus Dei (Mute Records, 1987)
- Slovenska Akropola (Ropot, 1987/CD 1995)
- Krst Pod Triglavom-Baptism (Walter Ulbricht Schallfolien, 1987/CD Sub Rosa, 1988)
- Let it Be (Mute Records, 1988)
- Macbeth (Mute Records, 1990)
- Sympathy for the Devil (Mute Records, 1990)
- Kapital (Mute Records, 1992)
- Ljubljana-Zagreb-Beograd (The Grey Area/Mute Records, 1993)
- NATO (Mute Records, 1994)
- Occupied Europe Nato Tour 1994-95 (CD und VHS) (Mute Records, 1996)
- Jesus Christ Superstars (The Grey Area/Mute Records, 1996)
- MB December 1984 (Mute Records, 1997)
- Laibach 1999 Reissue (Nika - NSK Recordings, 1999)
- Nova Akropola Reissue (Nika - NSK Recordings, 2002)
- Rekapitulacija Reissue (Nika - NSK Recordings, 2002)
- The John Peel Sessions (Strange Fruit, 2002)
- Neu Konservatiw Reissue (Cold Spring Records, 2002)
- WAT (Mute Records, 2003)
- Anthems (Mute Records, 2004)
- Volk (Mute Records, 2006)
- Volk Tour, London CC Club 16. April 2007 (Live Here Now, 2007)
- Laibachkunstderfuge (Mp3 Mute Records/CD Dallas, 2008)