Edukira joan

Labrang monasterioa

Koordenatuak: 35°11′39″N 102°30′18″E / 35.194122°N 102.504918°E / 35.194122; 102.504918
Wikipedia, Entziklopedia askea
Labrang monasterioa
Kokapena
Estatu burujabe Txinako Herri Errepublika
Txinako probintziaGansu
Prefektura autonomoGannan Tibetar Prefektura autonomoa
KonderriXiahe County
Koordenatuak35°11′39″N 102°30′18″E / 35.194122°N 102.504918°E / 35.194122; 102.504918
Map
Historia eta erabilera
Irekiera1709
ErlijioaGeluga
Ondarea

Labrang monasterioa (tibeteraz བླ་བྲང་བཀྲ་ཤིས་འཁྱིལ, bla-brang bkra-shis-'khyil, txinera tradizionalez: 拉卜楞寺; pinyinez: lābǔlèng sì), Txina ipar-mendebaldeko Gannan Tibetar Prefektura autonomoan dagoen monastegi garrantzitsua da. Gelug eskolako sei monasterio handietako bat da, Tibetetik kanpora monje kopuru handiena duena[1].

Daxia ibaiaren ertzean kokaturik dago[2]. Xiahe konderritik kilometro bakarrera eta Gansu probintziako Lanzhou hiriburutik 258 kilometro hego-mendebaldera dago[3].

Ngagong Tsunde-k (aurreneko Jamyang Zhépa) sortu zuen 1709 urtean[1]. Toki hau auketaru zuen Asiako bi kultura handiren arteko elkargunea baitzen, alde batetik kultura tibetarra eta bestetik mongoliarra. Berehala bihurtu zen budismo unibertsitate handia eta XX. mendearen hasieran lau mila monje budista izatera iritsi zen.

Eskualdean tibetarren boterea bertan finkatzen zenez Tibeten gertaturiko aliantza, matxinada eta konfliktoek ere eragin handia izan zuen Labrang monasterioan[4]. 1917 urtean Ma Qi general musulmanak monasterioa okupatu zuen eta hurrengo hamarkadan borroka ugari izan ziren musulman eta tibetarren artean[5].

Txinan 1966an abiaturiko Iraultza Kulturalaren garaian monasterioa hustu eta monje guztiak herrietara lan egitera bidaliak izan ziren. 1980an monje batzuk itzuli eta monasterioa martxan jarri zuten berriz. Gobernuak monjeen kopurua 1.500-era mugatu zuen[6].

1985eko apirilean bilera eraikinak sua hartu zuen. Eraikin berria 1990an inauguratu zuten.

Monasterioak herriaren mendebaldeko zatia hartzen du. Horma zuriek eta teilatuaren itxura okertuek tibetar eta Indiako Vihara arkitektura estiloak erakusten dituzte.

Monasterioan 18 areto eraikin, sei eskola, estupa bat eta 60.000 sutra dituen eremua ditu. Budismoari loturiko museo bat ere badu, Budaren estatua eta margola ugari dituena, bai eta tibeteraz idatziriko liburu ugari ere.

Eraikin nagusiak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Honako hauek dira monasterioko eraikin aipagarrienak[3]:

  • Sutra eraikin handia: Erlijio zeremonia garrantzitsuak bertan ospatzen dira.
  • Urrezko teilen eraikin handia: Monasterioko eraikin garaiena da, sei solairu ditu. Brontzez eta urrez apainduriko eraikina da. Barruan Budaren brontzezko estatua dauka.
  • Gongtang Pagoda
  • Gurpilen korridorea: Errezutarako erabiltzen den gurpilez osaturiko korridorea da. 1.700 gurpil ditu eta munduko luzeena da. Monasterio guztia inguratzen du eta 3'5 kilometrotako luzera dauka[7].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b (Ingelesez) «Gelug Monasteries: Labrang» studybuddhism.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-07).
  2. Nietupski, Paul Kocot. (1999). Labrang: A Tibetan Monastery at the Crossroads of Four Civilizations. Snow Lion Publications, Ithica, New York. ISBN 1-55939-090-5..
  3. a b «Labrang Monastery, Xiahe, Gansu» www.travelchinaguide.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-07).
  4. (Ingelesez) Nietupski, Paul. (1999-01-19). Labrang: A Tibetan Monastery at the Crossroads of Four Civilizations. Shambhala ISBN 9781559399883. (Noiz kontsultatua: 2019-07-07).
  5. (Ingelesez) Makley, Charlene E.. (2007). The Violence of Liberation: Gender and Tibetan Buddhist Revival in Post-Mao China. University of California Press ISBN 9780520250598. (Noiz kontsultatua: 2019-07-07).
  6. Hill, Julie. (2006). The Silk Road Revisited: Markets, Merchants and Minarets. AuthorHouse, Kindle Edition. Kindle Locations, 661-662 or..
  7. (Ingelesez) «Labrang Monastery | Xiahe, China Attractions» www.lonelyplanet.com (Noiz kontsultatua: 2019-07-07).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]