Edukira joan

Labean erre

Wikipedia, Entziklopedia askea
Oilasko izterrak labean erretzen

Labean erre osagaia,  ongailuekin labe bero batean sartu,  kanpotik kurruskari  eta  barrutik samurra eta hezea lortzea du helburu. Mota guztietako arrain, haragi, barazki, itsaski.... edo zatikatuta erre daitezke. Arkumea, txerrikumea, Oilaskoak, indioilarra. Tamaina handiko haragiak  burruntzian erre behar dira.

Osagai nagusia+ gatza, koipe, likido eta  ongailua+labe beroa baxuan egosi+ amaieran txigortu+ berreskuratu eta saltsa egin

Hainbat aholku

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  • Erre behar den osagaia zenbat eta handiagoa izan, labeko tenperatura orduan eta apalagoa erabili eta hezetasun edo salda gehiago. 
  • Labe misto batek, hots, lurrina bota dezakeenak  zati handiak gutxiago lehortzen lagun dezake, beti ere, bukaeran su bizian ongi gorritzen bada.
  • Osagaiak zenbat eta mozketa edo zatiketa gutxiago izan, barruko zuku gutxiago galduko du; beraz, ahal izanez gero, ez da komeni mozketarik edo zatikatzerik.
  • Erretzeko teknikan, osagaia gorritzeko 220ºC-240ºC gradu inguru behar izaten da.
  • Haragi zati handien kasuan (arkumea, txerrikumea, oilaskoa...) ondo egiteko denbora luzea behar izaten da. Kasu hauetan erretzearen lehen zatian, piezaren tamainaren arabera, tenperatura baxuagoetatik abiatuko da eta amaiaren gorritzeko  igo egingo da.
  • Pieza handia bada, eta erreketa luzea behar badu, mementuro gainetik elementu hezeekin busti behar izaten da, lehortu ez dadin.
  • Haragi pieza osoak edo handiak erretzean eta labetik ateratakoan, zatitu aurretik  epeltzen uztea komeni da. Modu honetara, mozteko garaian zuku gutxiago galduko du. Labetik atera orduko mozten badugu, zuku asko galdu eta lehorragoa geratuko da.
  • Arkumea, txerrikumea, oilaskoa..... labean osorik edo zatitua, txitxarroa, berdela, urraburua, lupia.... osorik edo erditik zabalduta,  piper gorria, piper berdea, berenjena, tipula, osorik edo zatikatuta, erretzeko teknikarekin prestatzen diren osagaietako batzuk dira.
  • Nahi izanez, osagaiak erre aurretik eta ondoren, ongailu desberdinen nahasketaz igurtz dezakegu, honen zapore berezia jaso dezan.

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Sukaldaritza_liburua/Teknikak

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

gastronomiavasca.net/eu/gastro