Edukira joan

Kyotoko jauregi inperiala

Koordenatuak: 35°01′31″N 135°45′44″E / 35.0253°N 135.7622°E / 35.0253; 135.7622
Wikipedia, Entziklopedia askea
Kyotoko jauregi inperiala
京都御所
Kokapena
Estatu burujabe Japonia
Japoniako prefekturak Kyoto
Izendaturiko hiria Kyoto
Japoniako auzoaKamigyō-ku
Koordenatuak35°01′31″N 135°45′44″E / 35.0253°N 135.7622°E / 35.0253; 135.7622
Map
Historia eta erabilera
Ceremonies of the Accession to the Throne
KudeatzaileaImperial Household Agency
ErabileraDairi (en) Itzuli
Webgune ofiziala
Jauregi inperiala lorategien iparraldean.

Kyotoko jauregi inperiala (japonieraz: 京都御所 Kyōto-gosho?) Japoniako jauregi historikoa da, Kyoton dagoena eta 1869 arte enperadorearen egoitza ofiziala izan zena.

Jauregi inperialaren eraikuntza XII mendearen bukaera aldera kokatu behar da enperadoreek Heian jauregia (大内裏, Daidairi) alde batera utzi eta hiritik gertuago zegoen kokapena aukeratzerakoan.

Historia luzean jauregia zortzi aldiz erre du suak eta beste hainbestetan berreraiki behar izan da. Gaur egun dakusaguna 1855eko berreraikuntza da. 1869an Meiji berrezarkuntzan enperadoreak Tokioko jauregira aldatu ziren eta Kyotokoak bere funtzioa galdu zuen. Hala ere indar sinbolikoa mantendu du eta 1912an Taishō eta 1926an Hirohito enperadoreak bertan izan ziren koroatuak.

Hauek dira eraikinen artean aipagarrienak:

  • Shishin-den (紫宸殿): Estatu zeremonien aretoa da, bertan koroatu ziren Taishō eta Hirohito enperadoreak. Ondoan aristokraten etxeak zeuden, Heian estiloan eginak.
  • Seiryō-den (清涼殿): Enperadorearen egoitza zen, logelak, jangelak eta bulegoak zituen bertan. VIII mendean jadanik bazen eraikin baten egitura mantentzen du baina gaur egungoa 1790ko eraikina da.
  • Ko-gosho (小御所): Gortea bltzen zen gela da. Bertan enperadoreak Tokugawa shogunaren menpekoak hartzen zituen.
  • O-gakumonjo (御学問所): Enperadorearen liburutegia zen. Poesia errezitaldiak ere egiten ziren bertan.
  • Ateak:
    • Kenreimon (建礼門): Gutxitan irekitzen zen, enperadoreak atzerriko diplomatikoak hartzen zituenetan eta estatu zeremonia garrantzitsuetan.
    • Jomeimon: Barneko jauregira sartzeko ate gorria da.
    • Gekkamon: Mendebaldeko atea da.
    • Kenshunmon
  • Kyōto-gyoen (京都御苑): Hiriaren barnean dagoen laukizuzen erraldoia da, luzeraz 1'3 km eta zabaleraz 0'7 km dituena, eta jauregi inperiala inguratzen du.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]