Kyotoko Museo Nazionala
Kyotoko Museo Nazionala | |
---|---|
Sarrerako ateak Irudi gehiago | |
Kokapena | |
Estatu burujabe | Japonia |
Japoniako prefekturak | Kyoto |
Izendaturiko hiria | Kyoto |
Japoniako auzoa | Higashiyama-ku |
Arkitektura | |
Deskribapena | |
Irekitze data | 1897 |
Webgunea | http://www.kyohaku.go.jp/ |
Kyotoko Museo Nazionala (japonieraz: 京都国立博物館 Kyōto Kokuritsu Hakubutsukan )
Kyotoko museorik garrantzitsuena da eta Japoniako arte museo handienetakoa.
Historia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]1889an museoa egitea erabaki eta 1897an ireki zituen ateak. 1924ean Kyoto hiriak hartu zuen museoaren jabetza. Hainbat izen izan ditu, gaur egungoa 1952an hartu zuen.
Egitura
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hainbat eraikin ditu, ikusgarriena Erakusketa Berezien Aretoa, 1895ean Katayama Tōkumak diseinaturikoa. 1966an Bildumen Aretoa ireki zuen. Bi eraikin hauek eta Sarrerako ate nagusia Japoniako Altxor Garrantzitsu izendatuak daude.
Bildumak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Museo honek tenplo eta santutegietako artelanak jasotzea du helburu. Guztira 12.000 objetu ditu eta hauetaitik 6.000 daude ikusgai. Hauetaz gain 200.000 argazki artxibo ere baditu. Hiru zatitan banatzen da museoa:
- Artelanak: eskulturak, margolanak eta kaligrafia.
- Artisautza: ontziak, zeramika, lakatuak eta metalgintza.
- Arkeologia: interes historiko eta arkeologikoa duten objetuak.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Kyotoko Museo Nazionala.
-
Rodinen pentsalaria.
-
Museoaren fatxada.
-
Kishi Ganku-ren (1756-1839) margolana.
-
XII mendeko kaligrafia.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Japonieraz)(Gaztelaniaz)(Ingelesez) Kyotoko Museo Nazionaleko webgunea