Kurrika
Kurrika edo kurrikak metalezko tresna bat dira, bi besoz osatua, ardatz baten bidez lotuak, eta besarkatzeko eta berriz ixteko aukera ematen du. Euskarazko sinonimoak dira tenazak eta trukesak ere, ohikoan pluralez erabiliak. Sutan egon daitezkeen puskak mugitzeko erabiltzen direnak suhatzak edo matxardak izaten dira[1].
Kurrikak gauza bati sendo eusteko erabiltzen dira, edo erauzi edo mozteko. Ezinbesteko tresna da zurgintzan. Iltzeak kentzeko erabilera klasikoaz gain, burdinaren prozesamenduan eta arotzerian beste helburu batzuetarako ere erabiltzen dira.
Kurrikak, sarritan gori-gorian, tortura gisa erabili izan dira Antzinako Erromatik edo are goizago ere.[2] Apolonia Alexandriakoari kurrikekin atera zizkioten hortzak martiritzan, eta kurrika batzuekin agertu ohi da horregatik kristau ikonografian[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «tenaza - Elhuyar hiztegiak» hiztegiak.elhuyar.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).
- ↑ Ejemplo del uso de pinzas para la tortura en la Italia medieval
- ↑ «Joakin Lizarraga: Sanduen bizitzak» klasikoak.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2021-08-02).