Kristo Maiestatean
Kristo Maiestatean edo Kristo Aintzan (latinez: Maiestas Domini) Kristoren irudia da, jargoi batean jesarrita munduaren agintari legez, beti aurrez aurre ikusita antolaketaren erdigunean, eta sarritan beste irudi santuak aldamenean dauzkala. Irudia arte paleokristautik garatutakoa da, jargoiratutako erromatar enperadorearen irudikapenen tankerak artez hartuta. Bizantziar artean, irudia luzeera berdingoko Pantokrator bihurtu zen, «Kristo, Guztien Agintari», orokorrean inor alboan ez daukala; bai eta Deesi ere, jargoian jesarritako luzeera osoko Kristo bat Mariak, San Joanek eta, sarri, bestelako irudiek erregutzen dutela. Sartaldean, antolaketak oso iraunkor eutsi zion aro guztietan Pizkundearen sasoira arte, gero, garrantzitsu izaten jarraitu zuen Barrokoaren amaierara arte, usu irudia Aintzara garraiatu zela.
Iruditegia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]-
Erromatar mosaikoa traditio Legis agerraldiarekin, Santa Kostantza basilikakoa, Erroman, IV. gizaldikoa
-
Kristo Maiestatean, mandorlan eta tetramorfoaz inguratuta, 1123ko fresko erromanikoa, San Klemente Tahullen elizan, Katalunia
-
Kristo Maiestatean Ebanjelarien ikurrekin, harrizko behe-erliebea, benediktar monastegiko hegoaldeko aldean, Innichenen, Hego Tirolen
-
Kristo Maiestatean, Godeskalkoren Ebanjeliarioan
-
Kristo Maiestatean tapiz handi batean irudikatuta Coventry-ko katedralean, Graham Sutherland-ek diseinatua eta 1962an amaitua