Korintoarrei Lehen Gutuna
Korintoarrei Lehen Gutuna | ||||
---|---|---|---|---|
Jatorria | ||||
Egilea(k) | Paulo Tartsokoa | |||
Sorrera-urtea | 54 | |||
Izenburua | Α΄ ᾽Επιστολὴ πρὸς Κορινθίους eta 1. Brief des Paulus an die Korinther | |||
Ezaugarriak | ||||
Genero artistikoa | Epistola | |||
Deskribapena | ||||
Honen parte da | Itun Berria Pauline epistles (en) epistles to the Corinthians (en) | |||
kronologia | ||||
|
Korintoarrei Lehen Gutuna (antzinako grezieraz: Α΄ ᾽Επιστολὴ πρὸς Κορινθίους, 1 Ko) edo, labur, 1 Korintoarrei Bibliako Itun Berriko liburu bat da. Paulok Korintoko eliza-elkartearengana zuzendutako gutuna da, eta maitasunaren gaia xehe-xehe jorratzen du. Gutunak hamasei kapitulu dauzka, eta koinez idatzita dago.
Testuinguru historikoa
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Gutuna 55 urtearen udaberrian idatzi zen, Efeson (1 Ko 16:8). Horren ostean, Paulok Mazedoniara joateko eta, gero, Korintora itzultzeko asmotan zebilen.
Paulo gutun hau idaztea erabaki zuen eztabaidak baretzeko, lehenagoko adierazpenak argitzeko, iritzi okerrak artezteko eta ekintza txarrak ezabatzeko. Izan ere, Paulok Korintoko eliza-elkarteko berri izan zuen; litekeena da Apolok horri buruz lehenago jakinarazi izana (1 Ko 16:12). Beste informazio-sorburu batzuk honako hauek izan ziren: eliza-elkarteak idatzitako gutunak (1 Ko 7:1), "Kloeren jendearengandik jakin dut" (1 Ko 1:11) eta Esteban, Fortunato eta Akaikoren bisita (1 Ko 16:17).
Ziur antzean, Tito eta izen ezezaguneko anaia bat gutunaren mezulari izan ziren (2 Ko 2:13;8:6;8:12-18).
Balizko tartekatzea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Emakumeak elkartean hitz egitea debekatzeari buruzko 1 Korintoarrei-ko pasartea (1 Ko 14:34-35) benetan Paulok idatzia denetz eztabaidagarria da. Txatal haiek eskuidatzi guztietan agertzen badira ere, ez datoz bat arrazoibide osoarekin, eta Paulok emakumeek batzarretan otoitz egiteari eta profeziak egiteari buruz lehenago esan zuenarekin kontraesanean jausten ei da (1 Ko 11:2-16). Itun Berrian aditu batzuen arabera, ez dago pasartea osteko tartekatzetzat jotzeko oinarri nahikorik, baina, beste batzuek geroago sartutakoa dela deritzote. Azken horien ustez, litekeena da txatal zalantzagarriak Pauloren izeneko gutunetako batzuk bildu zituen lagun batek erantsi izana, 100 urtearen inguruan. Paulo ezizenpeko kristau-idazle goiztiar batek eztabaidatutako hitzak are garratzago errepikatu zituen (1 Tm 2:10-15).
Edukia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
SARRERA (1:4-9)
KORINTOKO ELIZ ELKARTEAN ZATIKETAK (1:10–4:21)
JOKABIDE OKERRAK ELKARTEAN (5:1–6:20)
EZKONTZAZ ETA GIZARTE BIZITZAZ KRISTAU-IKUSPEGIA (7:1-40)
SASIJAINKOEI ESKAINIRIKO HARAGIA (8:1–11:1)
|
ELIZA-BATZARRAK (11:2–14:40)
KRISTAUEN PIZTUERA (15:1-58)
KONKLUSIOA (16:1-24)
|