Edukira joan

Konstantinoplako I. kontzilioa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Konstantinoplako I. kontzilioa
Irudia
Jatorrizko izena(grc) Σύνοδος τῆς Κωνσταντινουπόλεως
(la) Concilium Constantinopolitanum
Motakontzilio ekumeniko
Denbora-tarte381eko maiatza - 381eko uztaila
Data381
Argumentu nagusiaHirutasun
Arian controversy (en) Itzuli
KokalekuKonstantinopla
AntolatzaileaTeodosio I.a Handia
Partehartzaile kopuru150
Parte-hartzaileak

Konstantinoplako I. kontzilioa (Bigarren kontzilio ekumenikoa) 381ean egin zen Konstantinoplan (gaur egungo Istanbul, Turkia), Teodosio I.a Handiak deituta. Kontzilio hau Eliza Katolikoak, Eliza Ortodoxoak, Eliza Luteranoak eta Eliza Anglikanoak onartzen dute.

Nizeako I. kontzilioak ez zuen Arrioren teologia guztiz baztertzerik lortu. Teologia horrek Jesukristoren jainko izaera ukatzen zuen eta Nizean gaitzetsi eta debekatu zen arren, Konstantinoplako gotzain Eusebio Nikomediakoaren bitartez indarra hartzen hasi zen berriz ere. Beste alde batetik, mazedoniarrak deituriko beste talde batek Espiritu Santuaren jainko izaera ukatzen zuen, nahiz eta Jesukristo jainkotzat aitortu.

Teodosio I.a Handia agintera heldu zenean eztabaida horiek Elizaren batasuna arriskuan jartzen zuten. Horregatik kontzilioa deitu zuen 383ko maiatza eta uztailerako.

Antiokiako Melezio patriarkaren gidaritzapean egin zen kontzilioa. Bertan Ekialdeko Elizetako 150 ordezkari bildu ziren (Mendebaldeko elizetako inor ez zen joan). Konstantinoplako kontzilio honek Nizeako I. kontzilioko erabakiak berretsi zituen, baina bertako sinesmen aitorpenari honako esaldi hau gehituz: Credo in Spiritum Sanctum qui ex Patre per Filium procedit (Sinesten dut Espiritu Santua, Aitarengandik, Semearen bitartez, datorrena). Honela bai arrianismoa, baita mazedoniarren ideiak ere, gaitzetsi zituzten aldi berean.

Kontzilio honetan Konstantinopla "Erroma Berri" izendatu zuten eta bertako artzapezpikua eliza osoaren gailurrean jarri zuten, beti ere Erromako Aita Santuaren azpitik.

Behin Jesukristoren jainko izaera aitortu ondoren, hurrengo sortuko diren eztabaidak kristologikoak izan ziren (Jesukristoren izaerari buruzkoak). Besteak beste Jesusen baitan Jainko izaera eta giza izaera nola bateratzen ziren aztertu nahi izan zuten. Hori hurrengo kontzilioetako gai garrantzitsuena izan zen.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]