Kolikoa[1] (antzinako grezieraz: κολικός, kolonari dagokiona) min mota bat da, bere ezaugarririk ezagunena mina sabelean eta abdomenean izatea da. Minaren intentsitatea denboraren araberakoa da, oso larritik, min zapaltzaile bat, gero desagerrarazteraino eta azkenik berriro ere intentsitatea handitzeko. Mugimendu peristaltikoen handiagotzeen ondorioz, batzuetan bortitzegiak, gertatzen dira.
Erraietako gihar leunen uzkurdura bortitzen ondorioz gertatzen da, eta batzuetan, oztopo partzial edo oso baten existentzia erakusten du erraietako trantsito normalean. Hestearen infekzioak koliko bat eragin dezake giharren estimuluen ondorioz.
Hainbat sendagai daude espasmo hauei aurka egiteko; adibidez: parabina edota atropina. Hauek mindutako eremuetara nerbio bulkadak helaraztea eragozten dute.