Kiusaku Ogino
Kiusaku Ogino | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Toyohashi, 1882ko martxoaren 25a |
Herrialdea | Japonia Japoniar Inperioa 1947) |
Heriotza | Niigata, 1975eko urtarrilaren 1a (92 urte) |
Hezkuntza | |
Heziketa | Tokioko Unibertsitatea 1909) : medikuntza |
Jarduerak | |
Jarduerak | ginekologoa eta medikua |
Enplegatzailea(k) | Tokioko Unibertsitatea Niigata University (en) |
Jasotako sariak |
Kyusaku Ogino (japonieraz: 荻野 久作 Ogino Kyūsaku , Toyohashi, 1882ko martxoaren 25a - Nifata, 1975eko urtarrilaren 1a) japoniar ginekologoa izan zen. H. Knaus sendagilearekin batera, hilekoaren zikloa aztertu zuen: emakumea obulazio-zikloaren zein egunetan gera daitekeen haurdun eta zein egunetan ez, eta obulazioaren data. Oginoren ustez, obulazioa noiz gertatzen den ezagutu, eta obulua ordu gutxi batzuk (6 edo 7) baino ez dela bizi eta espermatozoideen ernaltzeko ahalmena bi edo hiru egunetara mugatzen dela jakinez gero, ez da zaila jakitea obulazio-zikloaren zein alditan den emakumea antzu eta zeinetan ernalgarri. Ernalgarritasun-aldia, emakumeak hilekoa izan ondorengo 9. egunetik 17. eguna bitartekoa da, Oginoren azterketen arabera (Ogino-Knausen legea). Nolanahi ere, lege horretan oinarrituta haurdun ez geratzeko metodoa ez da beste sistema batzuk bezain fidagarria, hilekoaren zikloan gorabeherak izaten baitira.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Kiusaku Ogino |
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Artikulu honen edukiaren zati bat Lur hiztegi entziklopedikotik edo Lur entziklopedia tematikotik txertatu zen 2011/12/27 egunean. Egile-eskubideen jabeak, Eusko Jaurlaritzak, hiztegi horiek CC-BY 3.0 lizentziarekin argitaratu ditu, Open Data Euskadi webgunean.