Kinyeti
Kinyeti | |
---|---|
Datu orokorrak | |
Garaiera | 3.187 m |
Prominentzia | 2.120 m |
Mota | mendi |
Geografia | |
Koordenatuak | 3°56′51″N 32°54′32″E / 3.9475°N 32.9089°E |
Mendikatea | Imatong Mountains (en) |
Estatu burujabe | Hego Sudan |
Hego Sudango estatu | Eastern Equatoria |
Kinyeti (3.187 m) Hego Sudango mendirik altuena da. Herrialdearen hegoaldean dago, Ekialdeko Equatoria estatuan Ugandako mugatik hurbil.
Kokapena eta izenak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendia Ekialdeko Equatoria estatuan eta Imatong (Immatong, Immotong, Matong) izena daukan mendilerroan dago; talde etniko batek ere Imatong izena du[1]; mendilerroa Lolibai ere deitzen da[2]. Kinyetik ibai bati eta Torit konderrian dagoen herri bati ere ematen die izena[3][4].
Zenbaitek tontorrerako erabili dituzten izen aldaerak "Kinjeti"[5] (batez ere alemanezko iturrietan) edo "Kineta"[6] dira. Iturri batek Ingwok izen alternatiboa jasotzen du[7].
Joateko zailtasunak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Mendira igotzeko, zailtasun teknikoak baino politikoak dira hara joatea mugatzen dutenak. Sudango bisa eta Hego Sudangoa ere behar dira, dokumentazioari dagokionez. Hurbiltzea ere arazoa da; nazioarteko hegalaldiak proposatzen dituztenen artean aireportu hurbilena Jubakoa da baina hortik distantzia handia dago Imatong mendilerrora eta garraioa oso konplikatua da[8].
Arazo nagusia, hala ere, ezegonkortasun politikoa da; Hego Sudango independentisten eta Khartumgo gobernuaren aldekoen arteko borrokaldiek eskualdea mendigoizale gehienen eskuetatik kanpo utzi dute. Hori gutxi balitz, Ipar-Hego Sudan gatazka normalduz doan arren, Ugandako Lord's Resistance Army (LRA, "Jainkoaren Erresistentzia Armada") talde fundamentalista kristauak, besteak beste ume soldaduak izateagatik eta erabiltzen duen muturreko bortizkeriagatik zoritxarreko fama duenak, eskualdean eta Imatong mendilerroan hain zuzen presentzia du eta horrek izugarrizko segurtasun eza dakarkio hara hurbiltzen den orori[9][10]. Hori dela eta oso gutxik zapaltzen dute Kinyetiko tontorra; Ginge Fullen abenturazale ingelesak ere izugarrizko arazoak izan zituen mendira joan ahal izateko, 2000n hasi zuen Afrikako estatu guztietako mendirik altuenetara igotzeko bere proiektuan. SPLAko 60 soldaduk lagunduta egin zuen igoera eta bere ustez gerragatik 1970eko hamarkadatik mendirako tontorrera heldu zen lehena izan zen[11][12].
Aro berrian
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Hego Sudango egoera politiko berrian suertatzen ari den susperraldi ekonomikoan zenbait ekimenek mendiaren izena erabili dute, balizko estatu independente berri honen ikurretakoa delakoan[13].
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Eastern Equatoria: Nimule, Torit, Kapoeta, Kinyeti, Owiny Ki-Bul, New Site, Sudan, Books LLC, ISBN 978-1-158-29101-4 [14].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Imatong taldea Gurtong webgunean.
- ↑ "Lolibai" izena mendilerrorako erabilia mendi zerrenda batean.
- ↑ Kinyeti river aipatua A directory of African wetlands liburuan.
- ↑ Kinyeti herria Ekialdeko Equatoria estatuko mapan ikusgai.
- ↑ Kinjeti aldaera iturri honetan.
- ↑ 1930eko hamarkadako bidaiari baten testigantza[Betiko hautsitako esteka].
- ↑ Flora of the Sudan-Uganda border area east of the Nile, 500.or.
- ↑ Foro bat Lonely Planet argitaletxearen webgunean.
- ↑ Kinyeti eta LRAren ekintzak aipatuta[Betiko hautsitako esteka] Goldininstitute webgunean.
- ↑ Nightmare Along the River Nile: A Story of Twentieth Century Slavery liburua, Suzanna E. Nelson.
- ↑ [https://web.archive.org/web/20140729152524/http://www.gingefullen.com/gingefullen.html Ginge Fullenen webgunea.
- ↑ Kinyetira joateko laguntzaileen aipamena webgune berean.
- ↑ Kinyeti.com enpresak laguntzeko ekimena.
- ↑ Liburua Amazon.comen.
Ikus, gainera
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- (Ingelesez) Kinyeti Peakbagger webgunean.
- (Ingelesez) Ekialdeko Equatoria estatuko mapa.
- (Ingelesez) Estatu bereko beste mapa bat ReliefWeben.
- (Ingelesez) LRAren presentzia Kinyetin ReliefWeben.
- (Ingelesez) Flora of the Sudan-Uganda border area east of the Nile liburua, Ib Friis eta Kaj Vollesen.