Edukira joan

Kinect

Wikipedia, Entziklopedia askea
Kinect
motion controller (en) Itzuli eta Bideo-kamera
Fabrikazioa
GaratzaileaMicrosoft (mul) Itzuli
Saldutako kopurua18.000.000
Historia
AurrekoaXbox Live Vision (en) Itzuli
Sorrera2010

Xbox 360rako Kinect edo Kinect, besterik gabe, Microsoft-ek ekoiztutako mugimendu-sentsore gailu-lerro bat da, eta 2010ean[1] kaleratu zen lehen aldiz. Tresna horiek orokorki RGB kamerak dituzte, baita, infragorriak erabilita, mapa sakonak egiten dituzten detektagailuak eta proiektagailuak ere (bai argi egituratuaren bai hegaldi-denboraren kalkuluen bidez), eta horiekin denbora errealeko keinu-antzemateak eta eskeleto-gorputzen detekzioak egin daitezke, besteak beste. Mikrofonoak ere badituzte, ahotsaren ezagupenerako eta ahots-kontrolerako erabil daitezkeenak.

Jatorriz, Kinect Xbox bideokontsoletarako higidura-kontrolatzaile gisa garatu zen, eta lehiakideengandik bereizten zen kontrolatzaile fisikorik behar ez zuelako (Nintendoren Wii-ren urrutiko agintearekin, ofizialki Wii remote izenekoa, edo Sonyren Playstation Move-rekin gertatzen zen moduan). Lehen belaunaldiko Kinecta PrimeSense enpresa israeldarraren teknologian oinarrituta zegoen[2], eta 2009ko E3an, (Electronic Entertainment Exporentzako laburdura) Xbox 360ren periferiko moduan aurkeztu zen, "Project Natal" kode-izenarekin. 2010eko azaroaren 4an kaleratu zen lehenengoz, eta zortzi milioi ale saldu ziren bere lehenengo hirurogei eguneko eskuragarritasun-epean[3]. Kinecterako garatutako bideojoko gehienak informalak, familientzako orientatutakoak ziren[4], eta horrek Xbox 360ra bezero berriak erakartzen lagundu zuen, baina kontsola aurretiaz zuten erabiltzaileen artean ez zuen arrakasta handirik izan[5].

2013an, Xbox 360ren ondorengo Xbox One-ren aurkezpenean[6], Microsoftek Kinecten bigarren belaunaldiko bertsio bat aurkeztu zuen jarraipen-gaitasun hobeekin. Microsoftek Kinect kontsolaren ezinbesteko osagaia izango zela iragarri zuen ere, eta horrek ez zuela funtzionatuko periferikoa konektatu ezean. Baldintza hori eztabaidatsua izan zen erabiltzaileen eta kritikarien artean pribatutasunarekiko kezkagatik[7] eta, ondorioz, Microsoftek erabakian atzera egin zuen[8]. Hala ere, Microsoftek 2013ko azaroan Xbox One kontsolak kaleratu zituenean, Kinect berria sartu zuen[9]. Xbox One kaleratu ondoren Kinecten oinarritutako jokoen merkatua oraindik ez zegoen sortu[10]. Geroago Microsoftek Kinect gabeko Xbox One hardware sortak eskaini zituen[11], eta kontsolaren ondorengo berrikuspenek eskainitako atakak kendu zituzten[12] (bere ordez USB egokigailu bat behar izan zen[13]). 2017ko urrian Microsoftek Xbox Onerako Kinecten ekoizpena amaitu zuen[14].

Kinect bideojokoekin loturarik ez duten aplikazioen parte gisa ere erabili izan da eremu akademiko[15] eta komertzialetan[16], garai hartan beste sakontasun-detekzio teknologia batzuekin alderatua merkeagoa eta sendoagoa baitzen. Hasieran Microsoftek aplikazio horien aurka egin zuen arren[17], geroago Kinect erabiltzen duten Microsoft Windows aplikazioak garatzeko software garapen-kitak (SDK siglak ingelesez) kaleratu zituen[18][19]. 2020an, Microsoftek Azure Kinect atera zuen Microsoft Azure hodei-konputazioko plataformarekin integratutako tekonologiaren jarraipen gisa[20]. Kinect teknologiaren parte batzuk Microsoft Hololens proiektuaren barruan ere erabili ziren[21]. Microsoftek Azure Kinect 2023ko urrian eten egingo zuela iragarri zuen[22].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. (Ingelesez) News, EIN. (2010-06-14). «Microsoft Fully Unveils Kinect for Xbox 360 Controller-Free Game Device» EIN News (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  2. «PrimeSense Supplies 3-D-Sensing Technology to “Project Natal” for Xbox 360: Groundbreaking optical-sensing and recognition technologies to aid gesture control platform.» web.archive.org 2010-06-20 (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  3. (Gaztelaniaz) Agencias. (2011-01-07). «Microsoft vende más de ocho millones de Kinect en solo dos meses» Cinco Días (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  4. (Gaztelaniaz) Noriega, Óscar Yasser; CNNMéxico. (2010-11-04). «Kinect de Xbox 360 es para moverse más y 'matar' menos» Expansión (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  5. (Ingelesez) Rougeau, Michael. «Editorial: Will Microsoft's Kinect Ever Connect With Hardcore Gamers?» Complex (Noiz kontsultatua: 2023-11-05).
  6. (Gaztelaniaz) Quesada, Daniel. (2013-05-21). «Especificaciones de Xbox One: así es la nueva consola» Hobby Consolas (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  7. (Ingelesez) Crecente, Brian. (2013-06-05). «Privacy concerns threaten to overshadow Microsoft's new console» Polygon (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  8. (Gaztelaniaz) Alonso, Álvaro. (2013-08-13). «Kinect ya no es obligatorio en Xbox One» Hobby Consolas (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  9. (Ingelesez) «Kinect No Longer Mandatory For Xbox One (But Will Still Come With It) [UPDATE»] Kotaku 2013-08-12 (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  10. (Ingelesez) «Microsoft sells 10 million Kinects, 10 million Kinect games» Engadget 2019-07-19 (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  11. (Ingelesez) «Kinect gets another shot at Microsoft Build» CNET (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  12. (Ingelesez) Gartenberg, Chaim. (2018-01-02). «Microsoft has discontinued the Kinect Adapter for newer Xbox One consoles» The Verge (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  13. (Ingelesez) Sarkar, Samit. (2016-06-13). «Xbox One S console has no Kinect port, requires USB adapter (update)» Polygon (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  14. (Ingelesez) Sarkar, Samit. (2018-01-02). «Microsoft discontinues Xbox One Kinect adapter» Polygon (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  15. Ayed, Inés; Moyà Alcover, Biel; Martínez Bueso, Pau; Varona, Javier; Ghazel, Adel; Jaume i Capó, Antoni. (2017-01-05). «Validación de dispositivos RGBD para medir terapéuticamente el equilibrio: el test de alcance funcional con Microsoft Kinect» Revista Iberoamericana de Automática e Informática industrial (Universitat Politècnica de València) 14: 115–120.  doi:10.1016/j.riai.2016.07.007. (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  16. (Ingelesez) «What is Microsoft's Azure Kinect DK?» ZDNET (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  17. (Ingelesez) «Kinect Hack Makes Microsoft Angry, Deny its Existence» PCWorld (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  18. (Ingelesez) Carmody, Tim. «How Microsoft Learned to Stop Worrying and Love Open Kinect» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  19. (Ingelesez) Isaac, Mike. «Microsoft Releases Xbox Kinect SDK, Hackers Get to Work» Wired ISSN 1059-1028. (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  20. (Ingelesez) Liao, Shannon. (2018-05-07). «Microsoft is moving Kinect to the cloud» The Verge (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  21. (Ingelesez) «With HoloLens, Microsoft aims to avoid Google's mistakes» Reuters 2016-05-23 (Noiz kontsultatua: 2023-11-11).
  22. (Gaztelaniaz) Gutiérrez, Diego. (2023-08-23). «Xbox discontinua Kinect… otra vez: este es el fin definitivo del sensor de movimiento de Microsoft» 3DJuegos LATAM (Noiz kontsultatua: 2023-11-12).

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]