Khersongo Nazioarteko Aireportua
Khersongo Nazioarteko Aireportua | |||||||||||||||||||
---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|---|
Kokapena | |||||||||||||||||||
Estatu burujabe | Ukraina | ||||||||||||||||||
Oblast | Khersongo oblasta | ||||||||||||||||||
Raion of Ukraine | Kherson Raion | ||||||||||||||||||
Hromada | Chornobaivka rural hromada | ||||||||||||||||||
Ukrainako herri | Txornobaivka | ||||||||||||||||||
Koordenatuak | 46°40′05″N 32°30′08″E / 46.6681°N 32.5022°E | ||||||||||||||||||
Altitudea | 45 m, itsas mailaren gainetik | ||||||||||||||||||
Historia eta erabilera | |||||||||||||||||||
Izenaren jatorria | Kherson | ||||||||||||||||||
Aireportua | |||||||||||||||||||
| |||||||||||||||||||
Zerbitzu hiria | Kherson | ||||||||||||||||||
Webgune ofiziala | |||||||||||||||||||
Khersongo Nazioarteko Aireportua (ukraineraz: Міжнародний аеропорт Херсон) (IATA: KHE, ICAO: UKOH) Ukrainako Kherson hiria zerbitzatzen duen aireportu zibil eta militar bat da. Txornobaivkan dago kokaturik, Kherson Oblastean eta Khersongo ipar-mendebaldeko aldirietan. Aireportua Errusiako Indarrek 2022ko Ukrainako inbasioan harrapatu zuten urte bereko martxoaren 2an.
Airelineak eta helmugak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]2022ko otsailaren 24tik aurrera, Khersongo bidaiari-hegaldi guztiak eten egin dira, modu mugagabean.[1]
Aurretik, honako aire-konpainia hauek aireportuan hegaldi erregularrak eta charter-hegaldiak egiten zituzten:[2]
Airelinea | Helmuga(k) |
---|---|
Pegasus Airlines | Istanbul–Sabiha Gökçen (2022ko azaroaren 1etik aurrera)[3] |
SkyUp | Antalya, Xarm el-Xeikh[4][oh 1] |
Turkish Airlines | Istanbul |
Ukraine International Airlines | Kiev–Boryspil |
Estatistikak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Urtea | Bidaiariak | Aldaketa |
---|---|---|
2014 | 7,900 | |
2015 | 61,235 | ▲ %675.1 |
2016 | 62,557[5] | ▲ %2.2 |
2017 | 105,900[6] | ▲ %69.3 |
2018 | 150,100[7] | ▲ %41.7 |
2019 | 154,046[8] | ▲ %2.6 |
Khersongo aire-basea
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Basea, Thornobaivkkoa aireportu gisa ere ezaguna, Ukrainako Armadaren Hegazkineriaren Hegazkintza Banatuko 11. Erregimentuaren egoitza da.[9]
2022ko Errusiako Ukrainaren inbasioan zehar lehen erasotutako Ukrainako aire-baseetako bat izan zen;[10] hala, Errusiako Indarrek aire-basea hartu zuten Khersongo guduan zehar, urte bereko martxoaren 2an, bai eta bertan komando-postu bat antolatu ere, Ukrainako Armadak ordutik hainbat aldiz jomugan jarri duena.[11] Martxoaren 16an, Ukrainak errusiar indarren aurkako aire-eraso bat hasi zuen aire-basearen aurka, non, gutxienez, zazpi helikoptero eta ibilgailu ugari suntsitu zituen.[12] Ukrainako funtzionarioek esan zutenez, erasoen ondorioz Errusiako goi-mailako bi komandante hil ziren: Andrei Mordvitxev[13] eta Jakov Rezantsev jeneralak.[11] Martxoaren 23an, Ukrainako hedabideek satelite-bidezko irudiak aipatu zituzten, Errusiaren hegazkin militar gehienak aireportutik kendu zirela erakusten zutenak, nahiz eta tropak lurrean jarraitzen zuten oraindik.[14]
Oharrak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Urtaroaren araberako charter-hegaldiak dira hauek.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ «Ukraine airspace closed to civilian flights» www.bbc.com 24 February 2022.
- ↑ khe.aero - Schedule retrieved 10 October 2020
- ↑ «News for Airlines, Airports and the Aviation Industry | CAPA» centreforaviation.com (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
- ↑ «Наличие мест на рейсах» online.joinup.ua (Noiz kontsultatua: 2022-05-28).
- ↑ «Аэропорт Херсон отчитался о пассажиропотоке за 2016 год» cfts.org.ua.
- ↑ «Аэропорт Херсон на 70% увеличил пассажиропоток в 2017 году» cfts.org.ua.
- ↑ «Аэропорт Херсон нарастил на 42% пассажиропоток в 2018 году» cfts.org.ua.
- ↑ «В аэропорту Херсон обнародовали данные о работе в 2019 году» www.avianews.com 16 January 2020.
- ↑ Ukraine Army Aviation. Scramble.nl.
- ↑ (Ingelesez) Troianovski, Anton; MacFarquhar, Neil. (2022-02-23). «Ukraine Live Updates: Russia Begins Invasion From Land and Sea» The New York Times ISSN 0362-4331..
- ↑ a b (Ingelesez) «Russian general Yakov Rezantsev killed in Ukraine» BBC News 26 March 2022.
- ↑ Alan Cullison; Isabel Coles; Yaroslav Trofimov. (16 March 2022). «Ukraine Mounts Counteroffensive to Drive Russians Back From Kyiv, Key Cities» The Wall Street Journal.
- ↑ (Ingelesez) «Ukraine war latest: Zelensky urges peace talks with Russia 'without delay'» BBC News 19 March 2022.
- ↑ |url=https://kyivindependent.com/uncategorized/satellite-imagery-shows-russia-removing-military-aircraft-from-a-key-airport/ |access-date=26 March 2022 |work=The Kyiv Independent |date=23 March 2022}}