Khaleda Zia
Khaleda Zia (bengaleraz: খালেদা জিয়া; jaiotza izena: Khaleda Khanam Putul[1][2], 1945) Bangladeshko politikari bat da. 1991 eta 1996 artean eta 2001 eta 2006 artean Bangladeshko lehen ministroa izan zen[3]. Herrialde horretako lehen emakumea izan zen kargu horretan eta bigarrena gehiengo musulman bat duen herrialde batean, Benazir Bhuttoren ostean. Ziaur Rahman presidente ohiaren emaztea zen. Gaur egun Bangladeshko Alderdi Nazionalistaren burua da, senarrak 1970ko hamarkadan sortu zuen alderdia.
Hussain Muhammad Ershad armadako jeneralak 1982an emandako estatu-kolpearen ostean, Ziak gidatu zuen Ershad erori arte sortu zen demokraziarako mugimendua. 1991an bere alderdiak irabazi zituen hauteskundeak eta lehen ministro izendatu zuen. 1996ko gobernu laburrean ere lehen ministro izan zen, beste alderdiek hauteskundeak boikoteatu bazituzten ere. 1996an egin ziren bigarren hauteskundetan Awami Liga iritsi zen boterera. 2001ean berriro irabazi zituen hauteskundeak eta berriro izan zen lehen ministro.
Munduko 100 emakume boteretsuenen zerrendan ezarri zuen Forbes aldizkariak. 2004an 14. postuan ezarri zuen[4], 2005ean 29.a[5] eta 2006an 33.a[5].
2018ko otsailean Zia espetxeratu zuten, 17 urteko kondenarekin, bere umezurtzen aldeko funtsean ustelkeria leporatuta. 2020ko martxotik aurrera etxeko espetxeratuan dago[6].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) admin. Harry Life, Har's story revealed. (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- ↑ মাহমুদ, সুমন; ডটকম, প্রধান রাজনৈতিক প্রতিবেদক বিডিনিউজ টোয়েন্টিফোর. «এই প্রথম দণ্ড নিয়ে বন্দি খালেদা» bangla.bdnews24.com (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- ↑ Banglapedia : national encyclopedia of Bangladesh. Asiatic Society of Bangladesh 2003 ISBN 984-32-0576-6. PMC 52727562. (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- ↑ «Forbes.com: Forbes 100 Most Powerful Women in the World 2004» web.archive.org 2012-06-14 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- ↑ a b (Ingelesez) «Forbes List Directory» Forbes (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).
- ↑ (Ingelesez) «Khaleda Zia freed, gets back home» The Daily Star 2020-03-26 (Noiz kontsultatua: 2021-03-26).