Kato
Katoak (latinez chatti) germaniar herria edo tribu bat zen, K.o. I. mendean erromatarren arerio boteretsuenetako bat bihurtu zena.
Katoen herriak Erromatar Inperioari arrakastaz aurre egin zion, keruskoen buruzagia zen Arminiok sortutako germaniar konfederazioari batu eta 9. urtean Teutoburgoko oihaneko guduan Quintilio erromatarraren erromatar legioa erabat sarraskitu zuten.
Beren sorterria izan zen Visurgis (Weser) ibaitik hedatzen zen, Taunus mendilerroaren gainak zeharkatu eta Moenus (Main) ibaiaren haraneraino iritsi ziren, keruskoak eta inguruko beste tribu batzuk garaituz. K.o. 83an, Domiziano enperadoreak Taunus mendietatik bota zituen. Bian Erromari arazoak ematen jarraitu zuten. K.o. 89an, Luzio Antonio Saturnino Germania Garaiko gobernadore matxinatuarekin bat egiten dute dute, eta 162, 170 eta 213an, erromatar lurraldea arpilatzen dute. Agian, frankoen koalizioan sartu ziren III. mendean[1].
Gaur egungo Hesse eta Saxonia Behereako hegoaldean kokatuak zeuden, Weser ibaiaren goi arroan eta Eder, Fulda eta Weser ibarren haran eta eremu menditsuetan bizi ziren. Gutxi gorabehera Hesse-Kassel barrutiaren parekoa baino zeozer zabalagoa zen eremu batean hedatzen ziren. Kornelio Tazitoren arabera katoen artean batabiarrak ere bazeuden, baina barne-liskar batek bi herriak banatu eta azken horiek Rhin ibaiaren itsasadarrean ezarri ziren.
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ (Ingelesez) «Chatti | Germanic Tribe, Ancient History, Central Europe | Britannica» www.britannica.com (Noiz kontsultatua: 2024-05-15).