Katarine Zalian-Manukian
Katarine Zalian-Manukian | |||
---|---|---|---|
![]() | |||
1919ko ekainaren 23a - 1920 | |||
Bizitza | |||
Jaiotza | XIX. mendea | ||
Herrialdea | Armeniako Errepublika Demokratikoa ![]() ![]() | ||
Talde etnikoa | Armeniarra | ||
Heriotza | Mosku, 1965 ( urte) | ||
Familia | |||
Ezkontidea(k) | Aram Manukian (1917 - | ||
Hezkuntza | |||
Hizkuntzak | armeniera | ||
Jarduerak | |||
Jarduerak | politikaria, erizaina eta medikua | ||
Sinesmenak eta ideologia | |||
Alderdi politikoa | ![]() ![]() |
Katarine Zalian-Manukian, jaiotzez Zalian, (armenieraz: Կատարինե Զալյան-Մանուկյան; XIX. mendea – Mosku, 1965) armeniar erizain eta politikaria izan zen, Armeniako Errepublika Demokratikoko lehen hiru emakume diputatuetako bat.
Bizitza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Erizain moduan trebatu ondoren, hainbat umezurtztegitan lan egin zuen. 1917an, Erevanen, Aram Manukian politikariarekin ezkondu zen, umezurtztegietako batean ezagutu zuena[1]. 1918an alaba bat izan zuten, Seda, eta 1919ko urtarrilean, alabak lau hilabete zituela, Aram Manukian tifusak jota hil zen[2][1][3]. «Amak umezurztegietan ematen zuen denbora guztia, eta aita beti lanpetuta zegoen. Ziurrenik ez zuten inoiz lortu familia-bizitza normal bat egitea», idatzi zuen Seda Manukianek[1].
1919ko hauteskundeetan, Katarine Zalian-Manukian, Armeniako Iraultza Federazioa alderdiko kide zela, Armeniako Errepublikako parlamenturako hautatu zuten[4]. Hiru emakume diputatuetako bat bihurtu zen, Berjouhi Bardizbanian-Parseghian eta Varvara Sahakianekin batera[2]. Osasun batzordean lan egin zuen[3] eta Armenia irentsi zuen epidemia garaian umezurtz eta errefuxiatuei lagundu zien[5].
1920an, Armenia boltxebikeen kontrolpean geratu zenean, Katarine Zalian-Manukian Krasnodarrera joan zen senarraren familiarekin bizitzera jazarpen politikoaren ondorioz[2][4]. Zazpi urte geroago Armeniara itzuli zen, han osasun-langileak behar zirelako, eta bertan aritu zen 1937ra arte[4]. Moskun hil zen 1965ean[3].
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ a b c (Errusieraz) Даниелян, Нелли. «Несчастливый мандат: трагическая судьба первых женщин-депутатов армянского парламента» Armenia Sputnik 2018-04-07 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
- ↑ a b c (Ingelesez) «The women MPs of the First Republic of Armenia» Armenians Today 2015-05-29 jatorrizkotik artxibatua (artxibatze data: 2019-06-29) (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
- ↑ a b c (Errusieraz) «Женщины в парламенте Первой Республики Армения» Вне Строк 2020-02-04 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
- ↑ a b c (Errusieraz) «Он вдохнул в сердца людей веру в победу. Армянский революционер Арам Манукян. Минутка Истории» Radio Van 2019-05-28 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).
- ↑ (Errusieraz) Шухян, Рубен. «"Живые призраки старого Еревана": улица Арама 9» Рамблер/новости 2017-03-20 (Noiz kontsultatua: 2024-05-16).