Edukira joan

Katalisi

Wikipedia, Entziklopedia askea

Katalisia katalizatzaile deritzon substantzia baten ondorioz gertatzen den erreakzio kimikoen abiadura handitzea da[1]. Erreakzio kimikoetan dauden beste eragile batzuk ez bezala, katalizatzailea ez da kontsumitzen. Katalisian energia gutxiago behar da trantsizio egoerara iristeko, baina erreakzioan behar den energia kopuru osoa ez da aldatzen. Katalizatzaile batek eraldaketa kimiko batean baino gehiagotan har dezake parte. Haren eragina aldatu egiten da beste substantzia batzuk badaude; inhibitzaile deiturikoek jarduera katalitikoa murrizten dute, eta sustatzaile deiturikoek handitu egiten dute. Katalizatzaileen aurkakoei, erreakzioen abiadura murrizten dutenei alegia, inhibitzaile deritze.

Katalisi-motak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Erreakzio-ingurunearen izaeraren arabera bi katalisi-mota bereizten dira: katalisi heterogenoa eta katalisi homogeneoa.

Katalisi heterogeneoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Katalisi heterogeneo»

Katalisi heterogeneoa katalisi-mota bat da zeinetan katalizatzaileen, erreaktiboen edo produktuen faseak desberdinak diren.

Fase desberdintzat jotzen dira osagai solidoak, likidoak eta gaseosoak eta baita nahaste nahastezinak ere (olioa eta ura esaterako), edo interfaze bat dagoen edozein ingurune[2].

Katalisi homogeneoa

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
Sakontzeko, irakurri: «Katalisi homogeneo»

Katalisi homogeneoa disoluzio batean disolbagarria den katalizatzaile baten bidezko katalisia da. Katalisi homogeneoan katalizatzailea eta erreaktiboak fase berean daude, normalean disoluzioan[3].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. Katalisi. https://zthiztegia.elhuyar.eus/terminoa/eu/katalisi.
  2. (Ingelesez) Schlögl, Robert. (2015-03-09). «Heterogeneous Catalysis» Angewandte Chemie International Edition 54 (11): 3465–3520.  doi:10.1002/anie.201410738. (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).
  3. Chemistry (IUPAC), The International Union of Pure and Applied. «IUPAC - catalyst (C00876)» goldbook.iupac.org (Noiz kontsultatua: 2023-03-01).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]