Edukira joan

Karta ingeles

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karta ingelesak.

Karta ingelesa karta jokoetan jokatzeko karta-sorta mota bat da. Lau sailetan banatutako 52 kartaz osatuta dago. Maiz bi komodin gehitzen dira, denera 54 karta osatuz.

Karta frantsesean oinarrituta dago, eta mundu osoan hedatuen da. Bridge, canasta eta pokerrean jokatzeko erabiltzen da.

Karta ingelesa lau sailetan[1] banatuta dago (ingelesez: suit), bi gorri eta bi beltz:

  • Pikak ,
  • Bihotzak ,
  • Diamanteak ,
  • Hirustak

Multzo bakoitza 13 kartaz osatuta dago, horietatik 9 zenbakidunak dira eta lau, hizkidunak. Txikitik handirako mailan ordenatuta daude, honelaxe: A, 2, 3, 4, 5, 6, 7, 8, 9, 10, J, Q eta K. Hizkidun kartak figurak dira, ingelesez jack, queen (erregina), king (erregea) eta ace (batekoa). Komodinek ingelesez joker izena jasotzen dute.

Erabilera Euskal Herrian

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Ipar Euskal Herrian, karta frantsesa bezainbeste erabiltzen da karta ingelesa, ez baitute desberdintasunik, ez bada batekoek (A edo 1) eta figurek duten letran (J, Q eta K; edo V, D eta R).

Izendatzean, zenbakidunak izendatzen dira, zenbakia, -ko atzizkia eta saila esanez (hala nola, bederatziko pika)[1]. Figuretarako, erregea, anderea eta xangoa (horren aldaerekin: xota, jota, txanka...); sail batekin elkartuz gero, honela: xango pika[2], andere pika[3] eta errege pika.

Batekoa esateko beste modu bat ere bada: astoa. Hala nola, bateko pika edo asto pika[4].

Erreferentziak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]
  1. a b «Pika. Euskaltzaindiaren Hiztegia» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-11).
  2. «pique | frantses-euskara hiztegi elektronikoa | Nola Erran» nolaerran.org (Noiz kontsultatua: 2019-10-11).
  3. «H.C. Andersen - Hemeretzi ipuin» www.armiarma.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-11).
  4. «Asto - OEH» www.euskaltzaindia.eus (Noiz kontsultatua: 2019-10-11).

Ikus, gainera

[aldatu | aldatu iturburu kodea]

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]