Edukira joan

Karlos VIII.a Suediakoa

Wikipedia, Entziklopedia askea
Karlos VIII.a Suediakoa

Suediako monarka

1464ko abuztuaren 9a - 1465eko urtarrilaren 30a
Kristian I.a Danimarkakoa - Kettil Karlsson (en) Itzuli

Norvegiako monarka

1449ko urriaren 25a - 1450eko maiatzaren 13a
Sigurd Jonsson (en) Itzuli - Kristian I.a Danimarkakoa
Suediako monarka

1448ko ekainaren 20a - 1457ko otsailaren 24a
regent of Sweden (en) Itzuli

1438 - 1440
Bizitza
JaiotzaUppsala1409ko urriaren 5a
Herrialdea Suedia
HeriotzaStockholm City (en) Itzuli1470eko maiatzaren 15a (egutegi gregorianoa) (60 urte)
Hobiratze lekuaRiddarholmen eliza
Familia
AitaKnut Bonde
AmaMargareta Karlsdotter
Ezkontidea(k)Christina Abrahamsdotter (en) Itzuli
Brita Bjelke (en) Itzuli  (1428 (egutegi gregorianoa) -
Catherine of Bjurum (en) Itzuli  (1438 (egutegi gregorianoa) -
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaBonde (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaksuediera
Jarduerak
Jarduerakpolitikaria
Sinesmenak eta ideologia
Erlijioakristautasuna

Find a Grave: 16123534 Edit the value on Wikidata

Karlos VIII.a Suediakoa (suedieraz: Karl Knutsson Bonde), bere garaian Karlos II.a bezala ezagutua, eta Norvegian Karlos I.a bezala (Ekholmen gaztelua, Uppsala, 1408ko edo 1409ko urriaren 1a - Stockholm, 1470eko maiatzaren 15a) Suediako eta Norvegiako erregea izan zen.

Knut Tordsson Bonde zaldunaren eta Margareta Karlsdotterren semea izan zen. 1434tik aurrera, bere eragina handitzen joan zen eta goi karguak bete zituen herrialdean.

1448an Kristobal Bavariakoa Suediako erregea ondorengorik gabe hil ondoren, Karlos Suediako errege aukeratu zuten. Norvegiako tronurako borrokatu zuen Kristian I.a Danimarkako errege berriarekin. 1449an herrialdearen zati batek Norvegiako errege aukeratu zuen, eta azaroan Trondheimgo katedralean koroatu zuten. Suedian ez zuen babes handirik jaso, eta hurrengo urtean Norvegiako tronua Kristiani eman zion.

1457an matxinada batek ihes egitera behartu zuen eta Kristian errege izendatu zuten bere ordez. 1463an beste matxinada batek Kristian kargutik kendu eta Karlos itzultzeko eskatu zuen. Suediara itzuli zen mertzenario alemaniar eta poloniarren agindupean, baina zenbait guduren ondoren, 1465ean erbesteratu zen berriro. Bere hirugarren eta amaiera erregealdia 1467tik 1470ean hil zen arte igaro zen.

Suediako noblezian nazionalismoaren aldeko joera baten parte izan zen. Lehenik eta behin, nagusitasuna bilatu zuten Eskandinavian, baina gero Kalmarko Batasunaren desegitea eta Suediako independentzia bultzatu zituzten.