Edukira joan

Julia Maior

Wikipedia, Entziklopedia askea
Julia Maior

Bizitza
JaiotzaAntzinako Erroma, K.a. 39ko urriaren 30a
Herrialdea Antzinako Erroma
HeriotzaReggio di Calabria, 14 (51/52 urte)
Familia
AitaZesar Augusto
AmaScribonia
Ezkontidea(k)Tiberio  (K.a. 11 -  K.a. 2)
Marko Agripa  (K.a. 21 -  K.a. 12)
Martzelo  (K.a. 25 -  K.a. 23)
Bikotekidea(k)
Seme-alabak
Haurrideak
LeinuaJulio-Klaudiar leinu
Julii Caesares (en) Itzuli
Hezkuntza
Hizkuntzaklatina
Jarduerak
Jarduerakaristokrata

Julia Zesaris edo Julia Maior, latinez Julia Caesaris (K.a. 39ko urriaren 25 - K. o. 14) Augustoren alaba bakarra izan zen, Eskribonia bigarren emaztearena. Julia gurasoak dibortziatu baino egun batzuk lehenago jaio zen.

K.a. 25ean, Julia Martzelo lehengusuarekin ezkondu zen. K.a. 23an hil zen Martzelo. K.a. 21ean, Agriparekin ezkondu zen, zein, leinu apalekoa bazen ere, Augustoren eskuina bihurtu baitzen. Bost seme-alaba izan zituzten: Vipsania Julia (edo Julia Minor), Agripina Maior (Kaligularen ama), Gaio Zesar, Luzio Zesar eta Postumo Agripa. Augusto bera arduratu zen biloben heziketaz. Gaio eta Luzio semetzat eta oinordekotzat hartu zituen. Agripa bizirik zegoenean ere, Augustok familia bere kasa eraman nahi izan zuen: apaltasun eta kastitate ereduak izatera behartu zituen. Hala ere, infideltasunak (batez ere Juliarenak) herritarren hizpide ohikoa ziren.

Agripa hil ondoren, Julia Tiberiorekin ezkondu zen K.a. 11n. Horretarako, Tiberiok Vipsania Agripinaz dibortziatu behar izan zuen, benetan maite zuen emakumea. Gainera Juliarekin izandako semea hil zen. Zorigabeko ezkontza zen Julia eta Tiberioren artekoa. K.a. 6an, Tiberio Rodasera bizitzera joan zen. Orduko, banandurik zeuden.

Augustoren alaba bakarra izanda, Juliak uste zuen ukiezina zela. Nolanahi ere, K.a. 2an, adulterio eta traizioa leporatuta, atzeman zuten Julia. Augustok ezkontza baliogabetu zuen, eta, publikoki, adierazi zuen Julia aitaren kontrako konspirazio batean parte hartu zuela.

Juliaren maitaleak herbesteratu (Senpronio Grako bezala) edo hil (Julo Antonio, Marko Antonioren semea, bezala) zituen Augustok. Julia bera herbesteratu zuen egoera txarreko irla txiki batera: gizonik gabe, ardoa edatea ere debekatu zion. 5 urte beranduago baldintzak baretu zizkion, baina Erromatik urrun eduki zuen. Agindu garbiak eman zituen Augustok Julia eta bere burua mausoleo berean ez ehorzteko. Tiberiok, boterea eskuratu zuenean, Julia etxe batean sartu zuen, bakar-bakarrik. Gosez hil zen Julia etxe horretan.

Wikimedia Commonsen badira fitxategi gehiago, gai hau dutenak: Julia Maior Aldatu lotura Wikidatan