Juana Inés de la Cruz
Juana Inés de la Cruz | |
---|---|
Bizitza | |
Jaiotza | Nepantla de Sor Juana Inés de la Cruz (en) , 1651ko azaroaren 12a |
Herrialdea | Espainiar Inperioa |
Lehen hizkuntza | gaztelania |
Heriotza | Mexiko Hiria, 1695eko apirilaren 17a (43 urte) |
Hobiratze lekua | Mexiko Hiria |
Heriotza modua | berezko heriotza: epidemia Tifus exantematikoa |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | ingelesa latina Nahuatla gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | poeta, religious sister (en) , idazlea, matematikaria, filosofoa, musikagilea, antzerkigilea, cloistered nun (en) eta moja |
Lantokia(k) | Mexiko Hiria eta Convent of San Jerónimo (Mexico City) (en) |
Lan nabarmenak | ikusi
|
Mugimendua | Barrokoa |
Sinesmenak eta ideologia | |
Erlijioa | katolizismoa |
Erlijio-ordena | Nuns of the Order of Saint Jerome (en) |
Juana Inés de la Cruz, edo Ines Gurutzetakoa, sortzez Juana Inés de Asbaje y Ramírez de Santillana, (San Miguel Nepantla, Mexiko, 1651ko azaroaren 12a - Mexiko Hiria, 1695eko apirilaren 17a) erlijioso katolikoa, olerkaria eta antzerkigilea izan zen. Bere lanaren bikaintasunagatik "Amerikako Fenix" eta "Hamargarren musa" esan zaio.[1]
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Juana Inés Pedro Manuel de Asbaje y Machuca eta Isabel Ramírez de Santillanaren hirugarren alaba izan zen. Aita Gipuzkoan, Bergaran seguru aski, sortutako militarra zen. Juana Ines jaio eta laister gurasoak banandu ziren. Haurtzaroa aitonaren etxaldean igaro zuen. Hiru urte zituela, eta amaren ezkutuan, ahizpa zaharrenak irakurtzen irakatsi zion. Aitonaren liburutegian irakurzale bihurtu zen eta eskura zuen guztia irakurri zuen.
Mexiko Hirian, izeba baten etxean urte batzuk igaro ondoren 1664 edo 1665ean Espainia Berriko Erregeordearen gortean sartu zen, erreginodearen dama. Gorteko hizketaldietan maila handiko teologo, filosofo, matematikari, historialari, humanistek parte hartzen zuten. Juanak idatzitako soneto, olerki eta eresiek oso harrera ona izaten zuten.
1667an karmeldar oinutsen komentu batean sartu zen baino hango bizimodu gogorra zela-eta eritu eta atera behar izan zuen. 1668an San Jeronimoren ordenean sartu zen. Komentu horretan bizi guztia igaro zuen. Jeronimotarren araudiak ikastea, idaztea, solasaldiak egitea eta bisitak hartzea uzten zion.
1695ean Mexiko Hirian izurri bubonikoa hedatu zen. San Jeronimoren komentuan ere moja asko eritu ziren. Juana Ines gaixotutako ahizpak zaintzen aritu zen bera ere kutsatu zen arte. Apirilaren 17an, 43 urte zituela hil zen.
Obra
[aldatu | aldatu iturburu kodea]XVII. mendeko gaztelerazko idazle handienetako bat izan zen. Exequiel Chavezen arabera [2], Juanak «Negar, kanta eta barre egiten du, denak batera, eta Mexikoko arima forjatzen du.»
Poesian maitasun olerkiak, garaiko pertsonaien laudorioak eta billantzikoak egin zituen. Antzerkigintzan bi komedia, Amor es más laberinto eta Los empeños de una casa eta eukaristiari buruzko hiru auto idatzi zituen. Respuesta a Sor Filotea idazlanean bere jardun intelektuala defendatu eta emakumeak hezkuntza hartzeko eskubidea zuela aldarrikatu zuen.
Olerki batean Arantzazuko Ama Birjinari euskarazko ahapaldi batzuk eskaini zizkion: [3]:
Guacen galanta contigo
guacen nere lastana
que al cielo toda Vizcaya
has de entrar.
Galdunaiz ay! que se va
nere vici gucico galdunaiz.
Aitortza
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- 1978: Mexikon 1000 pesoko billeteetan Ines Gurutzetakoaren irudia txertatu zuten.[4]
- 2008: Mexikon 200 pesoko billeteetan Ines Gurutzetakoaren irudia txertatu zuten. Gehien erabiltzen zen billetea zen hori[4]
- 2020: Mexikon 100 pesoko billeteetan Ines Gurutzetakoaren irudia txertatu zuten.[4]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Zubimendi, Mikel. (2024). Han egon zen. Jose Luis Elkoro bizitza bete bat. Txalaparta, 115 or. ISBN 9788410246010..
- ↑ Sister Juana Inés de la Cruz,Pérez Walker Pérez W. Antología de Sor Juana Inés de la Cruz
- ↑ Jose Antonio Arana Martija. Marijesiak
- ↑ a b c (Gaztelaniaz) El paso de Sor Juana por los billetes; de valer 1000 a 100 pesos. milenio .com.
Bibliografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Cecilia García Gilarte: Sor Juana Inés de la Cruz. Claro en la selva. Buenos Aires: Ekin, 1958.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- Biografia bergara.net-en
- Joseba Aurkenerena: Joana Ines Gurutzekoaren euskaltasuna [1]