Juan Luis Bikuña
Juan Luis Bikuña | |
---|---|
![]() | |
Bizitza | |
Jaiotza | Bergara, 1946 |
Herrialdea | ![]() |
Heriotza | 2024ko azaroaren 13a (77/78 urte) |
Hezkuntza | |
Hizkuntzak | gaztelania euskara |
Jarduerak | |
Jarduerak | kazetaria, idazlea, berriemailea eta zutabegilea |
Enplegatzailea(k) | El Correo Deia La Voz de España Euskal Irrati Telebista (1983ko abendua - 2006) Noticias de Gipuzkoa (2010 - |
![]() ![]() |
Juan Luis Bikuña (Bergara, 1946 - Bergara, 2024ko azaroaren 13a) Euskal Telebistako (ETB) kazetaria, kulturgilea eta idazlea izan zen.
Biografia
[aldatu | aldatu iturburu kodea]Bergara bere jaioterriko euskalgintzan, kulturgintzan eta komunikazioan hasi zen 1960ko hamarkadan. Ernai antzerki-taldean aritu zen, adibidez. Herri albisteen informatzaile gisa hasita, esparrua zabaldu zuen gero. La Voz de España, Deia eta El Correo egunkarietan aritu ostean, 1983an ETBrako bidea egin zuen.[1]
ETBko mugarri bateko protagonista izan zen: Teleberri gaztelaniazko albistegiaren lehen aurkezlea. Luis Alberto Aranberri Amatiño ETBko orduko zuzendariak eskaini zion 1983 amaieran, eta aste batetik hurrengora aurkezten jarri zen, 15 urtez egon zelarik egiteko horretan.[2] Gero, beste 8 urte beste programa batzuk aurkezten jardun zuen, 2008an jubilatu zen arte. Punto de encuentro, El Punto eta El Txoko Taurino izan ziren aurkeztu zituen programa horietako batzuk. Euskaraz eta gaztelaniaz zezenketak eman zituen lehen kazetaria izan zen, zezenzale amorratua ere izan baitzen, 2018an Bilboko Club Taurinoak saritua “bere zezenzaletasun jatorrarengatik, bere izakera eta jarrera eredugarriengatik, zezen-plazetan, hedabideetan zein gizarte osoan”.[3]
Erreferentziak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]- ↑ Aranbarri Arzuaga, Idoia. (2024-11-13). «Juan Luis Bikuña kazetari bergararra hil da - Bergara» Goiena.eus (kontsulta data: 2024-11-15).
- ↑ Amatiño. (2006/07/23). «Juan Luis Bikuña, corresponsal» Eibar.org (kontsulta data: 2024-11-15).
- ↑ Amatiño. (2024/11/14). «Juan Luis Bikuña zendu da» Eibar.org (kontsulta data: 2024-12-02).