Joshua Lederberg
Joshua Lederberg (Montclair, New Jersey, AEB, 1925eko maiatzaren 23a - New York, 2008ko otsailaren 2a) mikrobiologo eta genetista estatubatuarra izan zen, 1958an Medikuntzako Nobel Saria eskuratu zuena (Edward Lawrie Tatum eta George Wells Beadlerekin batera).
Medikuntza ikasi zuen New Yorkeko Columbia Unibertsitatean, eta gero genetika mikrobiarra landu zuen. Genetika irakaslea izan zen urte luzeetan Wisconsin eta Stanfordeko unibertsitateetan.
Edward Tatumekin batera Escherichia coli bakterioaren gako genetikoak ikertu zituen, konjugazioa, transdukzioa eta birkonbinazio genetikoaren alde ilunak eta nondik-norakoak argituz.
Biologia molekularraren aitzindaria, bere bizitzaren azken urteetan exobiologiara hurbildu zen, NASArekin lan eginez Marteko balizko biziaren ikerketan.
Kanpo estekak
[aldatu | aldatu iturburu kodea]
- 1925eko jaiotzak
- 2008ko heriotzak
- Ameriketako Estatu Batuetako mikrobiologoak
- Genetikalariak
- Ameriketako Estatu Batuetako medikuak
- Medikuntzako Nobel Saridunak
- Estatubatuar juduak
- Newjerseyarrak
- Pneumoniak hildakoak
- Yale Unibertsitateko ikasleak
- New Yorken hildakoak
- Genetikaren historia
- Bigarren Mundu Gerrako Ameriketako Estatu Batuetako itsas-armadako pertsonala